Atsuta santutegia (japonieraz: 熱田神宮 Atsuta-jingū?) Nagoia hirian dagoen santutegi xintoista da, Japoniako bigarren garrantzitsuenetakoa Ise santutegi handiaren ostean.

Atsuta santutegia
Haiden eraikina.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aichi
Izendaturiko hiriaNagoia
Japoniako auzoaAtsuta-ku
ChōchōJingū
ChōchōJingū 1-chōme
Kokapen fisikoaAtsuta Plateau (en) Itzuli
Koordenatuak35°07′39″N 136°54′30″E / 35.1275°N 136.90833333333°E / 35.1275; 136.90833333333
Map
Historia eta erabilera
Theft of Kusanagi no Tsurugi
IzenaAmaterasu
Kusanagi (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaShinmei-zukuri (en) Itzuli
Owari-zukuri (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Kojiki liburuak dio Kusanagi-no-Tsurugi (草薙の剣) ezpata gordetzeko eraiki zela eta tradizioak Keikō enperadorearen (71-130) garaian kokatzen du sorrera.

Oda Nobunaga, Toyotomi Hideyoshi eta Tokugawatarrek finantzatu zuten santutegia mendeetan zehar. 1872 eta 1946 artean lehen mailako santutegien multzoan sartu zuten 1893an tenplua berriztu egin zuten Ise santutegi handiaren estiloa eredu hartuz.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketen erruz erabat erre zen. 1955 urtean eraikin nagusiak berreraiki zituzten. Hurrengo urteetan ere lanek jarraitu zuten eta 1966an Altxorraren pabiloia bukatu zuten.

Jaialdiak

aldatu

70 jaialditik gora ospatzen dira urtean zehar. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Urtarrilean:
    • Hatsu-Ebisu: Urtarrilaren 5ean izaten da eta jainkoei urte berrirako zorte ona eskatzen zaie.
    • Yodameshi Shinji: Urte berrirako euria eskatzen da.
    • Touka Shinji: Dantzak eginez uzta ona eskatzen da.
    • Hosha Shinji: Gezi jaurtiketak iaten dira.
  • Maiatzean:
    • Bugaku Shinji: Dantzak egitren dira.
    • Eyoudo Shinji: Tenji enperadorearen garaiko ezpata sakratuaren itzulera ospatzen da.
    • Shinyo-Togyo Shinji: Prozesioak izaten dira eta errezuak egiten dira aire librean.
  • Ekainean:
    • Rei Sai: 1872ko proklamazio inperiala ospatzen da prozesioan 365 linterna eramaten direlarik.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu