Ataun
Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinako udalerria da, Goierriko eskualdekoa. Aralarko ingurune naturalean kokatua, muga egiten du Nafarroa Garaiarekin. Lursailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena da, eta zabalenetan, seigarrena. Biztanle dentsitate oso apala du, eta nahiko ondo gorde du natura ingurunea. 1.696 biztanle zituen
2016an.
Ataun | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Ataungo San Gregorio auzoa. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Ataun | ||||||||||
Alkatea | Martin Aramendi Arana | ||||||||||
Posta kodea | 20211 | ||||||||||
INE kodea | 20015 | ||||||||||
Herritarra | ataundar | ||||||||||
Ezizena | otsok | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′41″N 2°10′53″W / 42.9781°N 2.1813°W | ||||||||||
Azalera | 58,73 km² | ||||||||||
Garaiera | 228 m | ||||||||||
Distantzia | 45 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.694 (2023) 34 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,29 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 11,03 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,47 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 67,06 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,35 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,87 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,85 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 88,9 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 80.12 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 | ||||||||||
Webgunea | http://www.ataun.eus |
Geografia
aldatuGipuzkoako hegoaldean dago, Goierri bailaran. Nafarroa Garaiarekin muga egiten du, eta Aralarko natura parkearen barruan dago. Bailarako industriaguneetatik hurbil baina herri txikia izanik, oraindik artzaintza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km² ditu, eta itsas mailatik 196 m gorago dago.
Gipuzkoako herri luzeena da (14 km) eta oso zabalduta dago auzo ugaritan, baina biztanle gehien-gehienak San Martin, San Gregorio eta Aia auzuneetan bizi dira.
Agauntza ibaiak zeharkatzen du. Harana honako mendi hauek babesten dute, besteak beste: Balankaleku (985), Aietsu (968), Arantzazumendi (777), Muñoan (912), Saratsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).
Bertaratzeko, hainbat aukera daude:
- Autobusez: Goierrialdea S.L. konpainiak geldialdia egiten du Ataunen.[3]
- Autoz, GI-2120 errepidea hartuta (Beasain - Etxarri Aranatz).
- Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 km-ra daude, eta Goierrialdea autobus zerbitzuak handik Atauna bitarteko lotura egiten du.[4]
Mugakideak
aldatuMugakide ditu:
- Iparraldean, Goierriko Olaberria, Lazkao eta Zaldibia.
- Hegoaldean, Nafarroa Garaiko Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku eta Etxarri-Aranatz.
- Ekialdean, Enirio-Aralarko mankomunitatea.
- Mendebaldean, Goierriko Idiazabal eta Altzaniako Partzuergoa.
Auzoak
aldatuNagusiak hiru dira:
Horrez gain, badira beste auzo txikiago edo zehar batzuk:
Azpiegiturak
aldatuKultura
aldatuKirola
aldatuHezkuntza
aldatuHistoria
aldatuAtaun, Gipuzkoako hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu kobazuloa eta abar dira.
Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategietan daude —inguru hauetako zaharrenak dira—, duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Halaber, herriko mugetan trikuharriak daude, Atxurbidetik Ubegi bitarteraino, gehienak, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren ikerleek aztertuak.
Ataunen —izenak berak dioenez, ate edo pasabidea baita— erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategietan eta ondorengoan Otadizelain; Berrenoko galtzada bide egokia izan baita bidaiarientzat, iheslarientzat, kontrabandistentzat eta Done Jakue bideko erromesentzat. Jentilbaratzeko gazteluaren hondakinak eta han topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatzate. Urte askoan Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borrokaleku izan zen. 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu bazuen ere, Jentilbaratzak Nafarroako Erresumaren menpe segitu zuen ehun urte baino gehiagoan.
Garai haietakoa da kristautasunaren etorrera, XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin nahasi zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamina, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horregatixe, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.[11]
Herri izaera XVII. mende arte ez zuen lortu (1616an) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.
Lazkaoko Jauna izan da beren historiako mendeetan zehar ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; jauntxoa izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak herritarrenak zapuzten zituztenak. Horren mende bizi ziren ataundarrak: herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.
Aipagarria da XVI. mendean Ataun herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1584an).
Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.
Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da, izan diren lekuetan aztarna utzi dutenak. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historialari, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabek aurrera egin zezaten. Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.
Demografia
aldatuAtaungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.
XIX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.
Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.
2019an 1,745 biztanle zituen. Horietatik ",41ek 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,56 ziren.[12]
Ataungo biztanleria |
---|
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeak
aldatu2007ko udal hauteskundeetan hiru alderdik aurkeztu zituzten zerrendak. PSE-EE, Alderdi Popularra eta Herrigintza (kandidatura independente bat). Hauek izan ziren emaitzak:
- Herrigintza: 604 boto (9 zinegotzi).
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 2 boto (0 zinegotzi).
- Alderdi Popularra: 2 boto (0 zinegotzi).
Emaitza hauekin, Bittor Oroz Izagirre bihurtu zen udalerriko alkate. Bederatzi eserlekuak lortu zituen bere alderdiak, PSE-EE eta PP eserlekurik gabe utzita. Kontuan hartu behar da EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo zegoela ere, eta hori bozketan nabari izan zen, boto baliogabeak 473 izan zirelako. EAE-ANVkoek boz horiek berenak zirela aldarrikatu zuten.
2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ere emaitza bera izan zen. Igor Aierbe Guridi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[13]
2015eko udal hauteskundeak
aldatu2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Herrigintza herritar plataformak lau. Euskal Herria Bilduko Asier Rodriguez Etxeberria hautatu zuten alkate.
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 563 boto (bost zinegotzi). EAJk 408 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 10 boto.[14] Martin Aramendi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[15]
Udal hauteskundeen jarraipen historikoa
aldatuAtaungo udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Bildu | 5 / 9 |
5 / 9 |
|||
Herrigintza | 4 / 9 |
4 / 9 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Ataungo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[16] | |
Ignacio Maria Ayerbe Apalategui[16] | 1979 | 1983 | Herri Batasuna | |
1983 | 1987 | Herri Batasuna | ||
1987 | 1991 | Herri Batasuna | ||
1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | ||
1995 | 1999 | Independenteak | ||
1999 | 2003 | Independenteak | ||
2003 | 2007 | Herrigintza | ||
Bittor Oroz Izagirre | 2007 | 2011 | Herrigintza | |
Igor Aierbe Guridi[13] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Asier Rodriguez Etxeberria[17] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Martin Aramendi Arana[15][18][19] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 7,8; bigarren sektorea, % 11,4; hirugarren sektorea, % 67,8; eraikuntza, % 13.[12]
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAtaunen[22] Goierriko hizkera[23] egiten da. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an, biztanleen % 87,18 euskalduna zen.[12]
Apalategi ikerketa beka
aldatu2019an udalak Joxemartin Apalategi beka sortu zuen.[24] Lehen urtean Ataungo emakumeei buruzko ikerketa bultzatu zuen.[25][26]
Ondasun nabarmenak
aldatu- Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa
- Jentilbaratzako gaztelua (XIII. mendea).[27][28]
- Larruntza errota (XX. mendea)[28]. Bertan Joxemiel Barandiaranen museoa dago[29]. Gainera, zerrategi batekin, Errotatxo izeneko bigarren mailako errota batekin eta haren azpiegitura hidraulikoekin eraikin multzoa osatzen dute, monumentu-multzo izendatua, Sailkatutako Kultura Ondasuna[30].
- San Gregorio Magno eliza (XVI. mendea). San Gregorio auzoko parrokia nagusia da.[28]
- San Martin Tourskoaren eliza (XVI-XVII mendeak). San Martin auzoko parrokia nagusia da.[28]
- Santa Isabel eliza (XVI. mendea). Aia auzoko parrokia nagusia da.
- Galbario Saindua (XVII. mendea)[28]
- Zubikoeta jauregia (XVII. mendea).[28]
- Zelaibar jauregia (XVI. mendea)[28]
- Perunezar baserria, Joxemiel Barandiaranen jaiotetxea.[28]
- Ataungo domoa.[9]
Ataundar ospetsuak
aldatu- Iñaxi Urbiztondo Maiza (1881-1975), bertsolaria
- Jose Migel Barandiaran (1889-1991), antropologoa.
- Juan Arin Dorronsoro (1892-1972), etnologoa.
- Manuel Mari Apalategi (1901-1984), euskal idazlea.
- Pilar Barandiaran Barandiaran (1911-2008), idazkaria eta zaindaria
- Enrike Zurutuza Altolagirre (1917-2010), albaitaria, irrati esataria eta idazlea.
- Joxe Arratibel (1923-2011), idazlea.
- Joxe Lasa Apalategi (1925-1983), apaiza, euskal idazlea eta euskaltzalea.
- Dunixi Barandiaran Etxeberria (1927-1979), etxe-egilea, idazlea eta euskal kulturaren babeslea.
- Jose Maria Agirre Eskisabel (1943-2009), ekonomialaria eta politikaria.
- Ione Dorronsoro (1939), etakide historikoa eta politikaria.
- Unai Dorronsoro (1941), aurrekoaren neba, etakide historikoa eta politikaria.
- Jokin Apalategi (1943-), soziologoa eta euskal idazlea.
- Iñaki Dorronsoro Plazaola (1947-), Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria (2012-)
- Joxemartin Apalategi Begiristain (1949-2006), antropologoa.
- Karmele Aierbe (1951-2022), irakasle eta politikaria
- Lourdes Auzmendi (1956-), itzultzailea eta politikaria.
- Jaione Apalategi (1956), unibertsitateko irakaslea
- Patxi Baztarrika (1958), hizkuntzalaria eta politikaria.
- Joxe Ramon Agirre, Marron (1959), mendizalea, alpinista, parapentista, abenturazalea eta mendi argazkilaria.
- Fermin Aramendi (1959), telebista-esataria, txirrindularitzan aditua.
- Mila Aierbe (1961), astrologo et.a mediuma
- Joseina Etxeberria (1968), irrati esataria.
- Xabier Barandiaran (1969), soziologo, irakasle, ikertzaile eta politikaria.
- Dionisio Galparsoro (1978), txirrindularia.
- Ainara Gorostitzu Muxika (1981), idazle eta kazetaria.
- Jon Ander Albisu (1990), esku huskako pilotaria.
- Maddi Noguera (1995), abeslaria
- Iraitz Zubizarreta (1999), esku huskako pilotaria.
- Beñat Senar(2001), esku huskako pilotaria
- Ioar Aizpurua (2001), Ataun Irratiko sortzailea eta NAIZ Irratiko teknikaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Hasiera - Goierrialdea autobusak : Lurraldebus :» www.goierrialdea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ «Cercanías San Sebastián» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ a b c «:: ATAUNgo UDALA ::» www.ataun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200428232821/http://www.ataun.eus/antcatalogo.asp?nombre=3976&hoja=0&sesion=14
- ↑ a b c «:: ATAUNgo UDALA ::» www.ataun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «:: ATAUNgo UDALA ::» www.ataun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b «ATAUN TURISMOA | baliabide turistikoak – ondare naturala – Lizarrusti parketxea – Aralar parke naturala – Ataungo domoa» www.ataunturismoa.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Gipuzkoako museoak - Museos de Gipuzkoa: Barandiaran Museoa» www.gipuzkoakomuseoak.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ Jentilen Etorrera webgunea, Jentilbaratza Kultur Elkartea.
- ↑ a b c «Web Eustat. Ataunko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b «Igor Aierbe, Ataungo alkatea: «Goitik behera egiten zena behetik gora egin nahi dugu»» Goierriko Hitza 2011-11-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ a b «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuatro caseríos de Ataun, incomunicados por el temporal» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
- ↑ «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
- ↑ «Ataungo Udala» www.ataun.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
- ↑ «Eskisabel Zurutuza, Felix - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Ataun - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200428233111/http://www.ataun.eus/antcatalogo.asp?nombre=5006&hoja=0&sesion=14
- ↑ https://web.archive.org/web/20211229054241/http://www.ataun.eus/modulos/usuariosFtp/conexion/archivos698a.pdf?arc=1&nodo=5007&sesion=14&Nombre=5007
- ↑ «Joxemartin Apalategi Beka deitu du udalak, 'Ataungo emakumeak' gaia ikertzeko» Goierriko Hitza 2018-05-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «:: ATAUNgo UDALA ::» www.ataun.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c d e f g h «ATAUN TURISMOA | baliabide turistikoak – ondare historikoa – trikuharri eta kobak – saroiak – kablea – erromatar galtzada» www.ataunturismoa.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ Joxemiel Barandiaran fundazioa
- ↑ Monumentu-multzo izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |