Arzubiaga
Arzubiaga Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da, Arratzu udalerri zaharrekoa.
Arzubiaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′N 2°37′W / 42.88°N 2.62°W |
Geografia
aldatuGasteizetik 7 kilometrotara dagoen herri honek 2001ean 22 biztanle besterik ez zituen. Arabako Lautadan dago eta herriko jarduera nagusia laborantza da. 549 metroko altuera duen muino batean dago, Zadorra ibaiaren ibaiadarra den Zubiate errekaren ondoan dagoena. A-1 autobiak herria zeharkatu arren ez du irteeratik.
Historia
aldatuXIX. mendean bertan Arratzuako ermandadearen biltzarrak egiten zituzten, beraz, ermandadearen de factozko hiriburua izan zen.
Demografia
aldatuArzubiagako biztanleria |
---|
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatuOndare nagusia Jasokundearen eliza erromanikoa da, egun sasi-galdurik dagoena. Ama Birjinaren omenez, urtero abuztuaren 15ean herriko jaiak ospatzen dituzte.
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |