Ariane Toro

Bilbotar judoka

Ariane Toro Soler (Bilbo, Bizkaia, 2003ko uztailaren 10a) judoan lehiatzen den kirolaria da. Nazioartean lehiatzen da.[1] Europako Kopan urrezko hiru domina, nazioarteko hainbat podium eta Munduko txapelketan bi aldiz bosgarren izan da.[2] 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[3]

Ariane Toro
Bizitza
JaiotzaBilbo2003ko uztailaren 10a (21 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaYolanda Soler
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjudoka

Facebook: 100007028795883 Instagram: ariane52_ TikTok: ariane52_ Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ariane Toro Soler Bizkaiko hiriburuan, Bilbon, jaio zen eta Nafarroa Garaiko hiriburuan, Iruñean hazi da. Gimnasia egiten hasi zen. Neba judo egiten ikusi eta kirolbiak egiten jardun zuen 12 urtera arte. Adin horretan gimnasi edo Judo aukeratu behar izan zuen eta judoan jarraitu zuen.[2]

Yolanda Soler eta Antonio Toro judoka olinpiarrak dira gurasoak eta entrenatzaileak.[4][5] Guraso judoka olinpiarren bideari jarraituta,[2] munduko judo rankinean 12 postuan dagoela,[6] Parisen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan Espainia ordezkatuko du judoan, -52kg kategorian.[4][6] Amak brontzezko domina lortu zuen Atlantako 1996ko Udako Oliniar Jokoetan, –48 kg kategorian.[7]

Eguneroko bi entrenamenduak eta agenda estua dela eta, Arianek gradu bikoitza ADE eta zuzendaritza ikasten du, urrutitik.[2]

Kirol ibilbidea

aldatu

2022an Europa sub-23 mailan azpitxapelduna izan zen Sarajevon (Bosnia-Herzegovina)[2]

Garaipen nabarmenak izan ziren Tbilisin (Georgia) 2024an erdi-arinean -52 kg eta Coimbran (Portugal) 2022an erdi-arinean 52 kg izan ziren.[1]

2024ko Europako Judo Txapelketan brontzezko domina bat irabazi zuen, Kroaziako Zagreb herrian, –52 kg kategorian. Dominen historia oparoa du, Bakuko EYOFn zilarra barne (2019), eta podiumeko hainbat akabera ditu Europako lehiaketetan eta txapelketa gazteetan. Arianek Perth-eko Ozeaniako Irekian (2023) ere irabazi zuen eta Bakuko Grand Slam-ean brontzea ziurtatu zuen (2024).[8][9]

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2024 Zagreb   Kroazia   –52 kg

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Ariane Toro Soler (Judo) : Prize list and results» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Elizalde, Javier. (2022-11-01). «Ariane Toro: “Toda la vida he visto la medalla olímpica de mi madre en casa, así que siempre he soñado y sueño con ganar una”» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  3. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  4. a b «Los maestros de Ariane Toro: los judocas olímpicos Yolanda Soler y José Toro entrenan a su hija, que con 20 años acaricia su gran sueño de ir a los juegos de París» Noticias de Navarra 15 de febrero de 2024.
  5. (Gaztelaniaz) Calonge, Lorenzo. (2024-07-23). «El judo casero de Ariane Toro y Ai Tsunoda» El País (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  6. a b (Gaztelaniaz) Imbuluzqueta, J. J.. (2024-07-26). «Ariane Toro abrirá el fuego con la mongola Lkhagvasuren» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  7. «Yolanda Soler Biography and Olympic Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2012-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  8. «JudoInside - Ariane Toro Soler Judoka» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  9. (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Judo. 2024-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).

Kanpo estekak

aldatu