Antonio Skármeta

idazle txiletarra (1940–2024)

Antonio Skármeta (Antofagasta, 1940ko azaroaren 7aSantiago, 2024ko urriaren 15a) txiletar idazlea izan zen.

Antonio Skármeta

Chile’s ambassador to Germany (en) Itzuli

2000 - 2003
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsteban Antonio Skármeta Vranicic
JaiotzaAntofagasta1940ko azaroaren 7a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago2024ko urriaren 15a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaInstituto Nacional General José Miguel Carrera (en) Itzuli : bigarren hezkuntza
Txileko Unibertsitatea : filosofia
Columbia Unibertsitatea Arte-masterra
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, diplomazialaria, idazlea, zinema aktorea, filosofoa eta errealizadorea
Lantokia(k)Santiago
Enplegatzailea(k)Txileko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Antonio Skármeta

IMDB: nm0805073 Allocine: 8845 Allmovie: p237117
Discogs: 4825055 Edit the value on Wikidata

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitatean, eta 1964an graduatu zen. Geroago Estatu Batuetara jo zuen ikasketak osatzera. Txilen, CADIP ikasle-taldeko antzezle eta zuzendaria izan zen, eta literaturako irakasle gisa lan egin zuen Txileko Unibertsitatean eta Unibertsitate Katolikoan. 1973an Txiletik ihes egin behar izan zuen, eta 1975ean Ekialdeko Berlinen finkatu ondoren antzerki-irakasle gisa hasi zen lanean. Harrezkero, kazetaritzan, literaturan eta zineman diharzuen, eta irakaslea izan zen hainbat unibertsitatetan.

Artikulu eta saiakera asko argitaratu zituen antzerkiaz, zinemaz, arteaz eta beste hainbat gaiez, eta gidoiak idatzi zituen zinemarako eta irratirako. Aipagarriak zituen, orobat, Desnudo en el tejado (1969, Biluzik teilatuan), El ciclista de San Cristóbal (1973, San Kristobalgo txirrindularia) eta Novios solitarios (1975, Ezkongai bakartiak) ipuin liburuak eta No pasó nada (1980, Ez zen deus gertatu), La insurrección (1982, Matxinada), Ardiente paciencia (1985, Pazientzia sutsua), La velocidad del amor (1997, Maitasunaren lastertasuna) eleberriak. Azken eleberri hori zinemara eraman zen, arrakasta handiz, 1995ean (Postaria eta Pablo Neruda) eta orduan gelditu zen agerian Skármetaren bikaintasuna. Oro har, azpimarratzekoa da bere jarioa eta umorea. Zineman, gidoigile gisa ez ezik, antzezle eta zuzendari gisa ere nabarmendu izan zen.

  • El entusiasmo, Zig-Zag, 1967, 8 ipuin ditu:
    • La Cenicienta en San Francisco; El joven con el cuento; Al trote; Entre todas las cosas lo primero es el mar; Díaz azules para un ancla; Nupcias; Relaciones públicas y Mira donde va el lobo
  • Desnudo en el tejado, Casa de las Américas, 1969, hurrengo ipuinak ditu:
    • El ciclista del San Cristobal; A las arenas; Una vuelta en el aire; Final del tango y Pajarraco
  • Tiro libre, 1974, ipuinak.
  • Soñé que la nieve ardía, 1975, eleberria.
  • Novios y solitarios, 1975, ipuinak.
  • No pasó nada, 1980, eleberria.
  • La insurrección, 1982, eleberria.
  • Ardiente paciencia, 1985, eleberria.
  • Matchball, 1989, eleberria.
  • La Cenicienta en San Francisco y otros cuentos, Editorial Andrés Bello, 1990; antologia:
    • Pescado; La Cenicienta en San Francisco; A las arenas; Nupcias; Uno a uno; Mira donde va el lobo; La llamada y Hombre con el clavel en la boca
  • La composición, 1998, kontaketa (Lucien Etxezaharretak euskarara itzulia eta Ikasek argitaratua, Idazlana izenburupean)[1].
  • La boda del poeta, 1999, eleberria.
  • La chica del trombón, 2001, eleberria.
  • El baile de la victoria, 2003, eleberria.
  • Dieciocho kilates, antzerkia.
  • Un padre de película, 2010, eleberria.
  • Los días del arco iris, 2010, eleberria.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Idazlana - Ikas Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).