Amstel Gold Race
Amstel Gold Race Herbehereetako Limburg probintzian ospatzen den txirrindularitza lasterketa klasiko bat da (azken urteetan Maastricht eta Valkenburgeko Cauberg mendatearen artean ospatu da) apirileko hirugarren igandean eta Amstel garagardo enpresak babesten duena.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1966 | ||
Ekitaldi kopurua | 58 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Herbehereak | ||
Lekua | Limburg | ||
Lasterketa-zuzendaria | Leo van Vliet | ||
Mailak | SPP (1976-1987) CDM (1989-2004) 1.PT (2005-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tom Pidcock | ||
Garaipen gehien lortu duena | Jan Raas (5 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Ardenetako Klasikoen artean ospatzen den lehena da. Talde honetako beste bi klasikoak Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège dira.
Klasiko honen lehen edizioa 1966an ospatu zen. Munduko Txirrindularitza Koparen zati izan zen hau 1989an sortu zenetik 2004an Munduko Koparen azken edizioa jokatu zen arte, eta jada 2005etik UCI ProTourrean eta ondoren UCI World Rankingean eta UCI World Tourrean sartua izan zen.
Bere ibilbideak zenbait "harresi" ditu, hau da, laburrak diren baina ia bata bestearen atzean datozen mendatetxo gogorrak.
Proba honetan garaipen gehien lortu dituena Jan Raas izan da, 5 garaipen lortuz.
Emakumezkoen Amstel Gold Race
aldatu3 urtetan zehar (2001 eta 2003 artean) proba honen emakumezkoen bertsioa ere jokatu zen, hiru edizioetan Emakumezkoen Munduko Txirrindularitza Koparako puntuagarria izan zena. Gizonezkoen bertsioaren ezaugarri guztiak zituen, baina kilometro aldetik laburragoa zen.
Palmaresa
aldatuGizonezkoetan
aldatuEmakumezkoetan
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Hirugarrena | |
---|---|---|---|---|
2001 | Debby Mansveld | Mirjam Melchers | Leontien van Moorsel | |
2002 | Leontien van Moorsel | Mirjam Melchers | Katherine Bates | |
2003 | Nicole Cooke | Olivia Gollan | Edita Pučinskaitė | |
2017 | Anna van der Breggen | Lizzie Deignan | Annemiek van Vleuten Katarzyna Niewiadoma | |
2018 | Chantal Blaak | Lucinda Brand | Amanda Spratt | |
2019 | Katarzyna Niewiadoma | Annemiek van Vleuten | Marianne Vos | |
2020 | baliogabe | |||
2021 | Marianne Vos | Demi Vollering | Annemiek van Vleuten | |
2022 | Marta Cavalli | Demi Vollering | Liane Lippert | |
2023 | Demi Vollering | Lotte Kopecky | Shirin van Anrooij | |
2024 | Marianne Vos | Lorena Wiebes | Ingvild Gåskjenn |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Nederlanderaz)Webgune ofiziala