Merindadeetako Hautes Elkarteak

Amaiur-Merindadeetako Hautes Elkarteak» orritik birbideratua)
Artikulu hau 1979ko koalizio politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».

Merindadeetako Hautes ElkarteakAmaiur izen orokorraz ezagunak— (berezko izena, gaztelaniaz: Agrupaciones Electorales de Merindad, AEM) 1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurkeztutako koalizio abertzale eta ezkertiarrak izan ziren. Aurkezten ziren merindadeetan, alderdi bakoitza bakarrik aurkeztuz gero, ordezkaritzarik lortuko ez zutela aurreikusita, abertzale eta ezketiarren ordezkaritza ziurtatzeko helburuarekin eratu ziren. Hautes elkarte horietan Herri Batasuna (HB), Euskadiko Ezkerra (EE) eta Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) erakundeetako militanteek parte hartzen zuten, independienteez gain.

Agrupaciones Electorales de Merindades
Amaiur
Sorrera1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Ideologia politikoaAbertzalea, ezkertiarra, sozialista, komunista
KoalizioaHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK)

Emaitzak

aldatu

Emaitzei dagokienez, bosgarren izan ziren, 17.282 bozka (%6,81), 7 eserleku eta diputatu nagusi bat (Jesús Bueno Asín) eskuratuz.[1][2] Merindadeka, emaitzak ondoko hauek izan ziren:

  • Agrupación Electoral de Tierra Estella (AETE); Lizarrako merindadean: 6.407 boto eta 2 eserleku (Xabier Antoñana eta Ricardo González).
  • Agrupación Electoral Orhi Mendi; Zangozako merindadean: 5.954 boto eta 3 eserleku (Jesús Bueno Asín, Miguel Pedroarena eta Jesus Unziti).
  • Agrupación Electoral Popular de la Merindad (AEPM); Erriberriko merindadean: 4.921 boto eta 2 eserleku (Mauricio Olite eta Javier Ortigosa).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu