Amaia Illarreta

Gipuzkoar dantzari, irakasle, pedagogo eta kultur ekintzailea

Amaia Ilarreta (Donostia, 1964) dantzaria, irakasle eta pedagogoa Langaitz Ikastolan eta kultur dinamizatzailea da Intxaurrondoko Plazara Goaz elkartean. Hiru urtez jarraian izan zen Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabalekin batera.[1][2][3][4]

Amaia Illarreta

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, dantzaria eta ekintzailea
KidetzaEskola dantza-taldea

Dantzaria (1978-1991)

aldatu
 
Illarreta eta Mendizabal txapelketan parte hartzen.

Gurasoen ohiturari jarraitu, eta lau urterekin hasi zen Amaia Illarreta dantzan. Aita dantza-irakaslea zen eta amak zenbait txapelketetan hartu zuen parte bere garaian.[4] Agustin anaia eta Miren ahizpa ere dantzariak ziren. Aieten zegoela, aitak dantza sueltoa bezala ezagutzen dena irakatsi zion Amaiari. Iñaki lehengusua izan zen bere bikotea zenbait txapelketetan, baina aurrerago, hamasei urterekin, Eskola dantza-taldera jo zuen.

Eskolakoei fandangoa eta arin-arina bere moduan irakasten hasi zitzaien. Interesa erakutsi zuten dantzarien artetik Antton Mendizabal animatu zen Amaiarekin txapelketetan parte hartze, eta 1989an hasita hiru urtez jarraian Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapela eraman zuten etxera.[5] Txapelketan egiteko zenbait pauso berri asmatu zituzten.

Illarreta bezala izan dira Euskal Herrian beste emakume koreografo ospetsuak, esaterako: Pilar López Júlvez, María Elena de Arizmendi Amiel, Carmen Larumbe, Carole Arbo, Inés Boza, Marta Coronado Arraya, Pantxika Telleria edo Marian Arregi Sarasola.

Fitxategi:Egunkaria hmeroteka Illarreta.jpg Fitxategi:Egunkaria hemeroteka Illarreta Mendizabal.jpg Fitxategi:Egunkaria hmeroteka Mendizabal.jpg Fitxategi:Egunkaria Mendizabal2.jpg </gallery>

Kultur antolatzailea (1998-)

aldatu

Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteko partaide eta dinamizatzailea da. 1998an sortu zuten Intxaurrondo auzoan euskararen erabilera sustatzeko. Hantxe bildu ziren AEK, auzo elkarteak, Larrotxene Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.[6]

1998an Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina antolatzea izan zen lehen jarduera fuertea. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan PLAZARA GOAZ Euskara Elkartearen sorrera.

Haur-jolasak, Euskal Astea, ikastaroak, pailazoak, gaztaina-erreketak, jaiak eta antzeko ekintzak antolatzen dituzte euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko gunea ahalik eta zabalena izan dadin, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko.[7][8][9]

 
Euskara Auzotik Auzora Donostian. Zenbait Iritzi. Amaia Illarreta, Intxaurrondo.


Adibidez, 2018an Plazara Goaz batzordeak 20 urte bete zituenean, 2019ko 20. Korrika eta, Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon! erronkarekin hasi ziren. Geroago orduak ez, egunekin hasi ziren; eta Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon! erronkara jauzi egiteko . Norbanakoengan eta komertzioetan eragitea zen helburua, horretarako, auzotarrak ahobizi eta belarriprest izatera bultzatu zituzten; guztira, 2018an Euskaraldian 650 pertsonaren konpromisoa lortu zuten. 2019an Nitik Harago, Baietz11 Intxaurrondon! eta 2020an bigarren Euskaraldia.[10]

« Zirrara, ilusioa eta itxaropena sortzen dizkit Korrikak. Niretzat Korrika beti izan da eta izango da zirrara sortzen duen momentu bat. Aurten gainera bi lekutan egingo dut korrika; Intxaurrondon, nire auzoan, eta Oreretan, lana egiten dudan lekuan. Zorionez, behin lekukoa eramateko ohorea izan nuen eta niretzat une garrantzitsu bat izan zen. »

—Amaia Illarreta[11]


Sariak

aldatu
  • 1991: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera[12]
  • 1990: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera
  • 1989: Gipuzkoako Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera Errenteria.
  • 1989: Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabal-ekin batera

Erreferentziak

aldatu
  1. Villanueva, Aitor. (1991-12-05). Amaia Illarreta: "Gogorra izan arren agian iritsi zait agurraren garaia". Euskanon Egunkariaren hemeroteka.
  2. Beasaingo Jaietako egitaraua. 1991. Dantza Libreko jarduna San Martin Plazan. Antton Medizabal eta Amaia Illarreta. .
  3. «Bizitzaren eskola ere izan da Illarreta familiarentzat» Irutxuloko Hitza 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  4. a b Ohiartzabal, Ainhoa. (2003-02-07). «Kepa Illarreta, Dantza irakaslea eta epaimahaikidea. "Gaurko dantza bikoteek ez dituzte hankak trebatzen"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  5. Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  6. «Euskaraz bizi nahi dutelako» Irutxuloko Hitza 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  7. (Gaztelaniaz) Sánchez, Yolanda. (2017-06-22). «Fiestas que unen el barrio» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  8. Donostia Kultura. (2016). SAGASTI EDER PRINTZESA ETA GRANADAKO BOABDIL. Auzo Algara.. III. Intxaurrondo Eguna.
  9. «Margoketa eguna aurkeztu dute - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  10. «DonostiaEuskaraz.eus» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  11. «Nola bizi duzu Korrika?» Irutxuloko Hitza 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  12. dantzancom. «Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Plazara Goaz euskara elkartea. Webgune ofizial zaharra
  • Plazara Goaz euskara elkartearen. Webgune ofizial aaharra. 2020an desagertu zena Archiven patzialki jasota
  • Amaia Ilarreta eta Antton Mendizabal dantzari txapeldunak Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (18 artikulu)