Altza
Altza Donostiako auzorik ekialdekoena da, baina ez du inoiz bere herri izaera galdu.[1]
Altza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Altza auzoaren aireko ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′50″N 1°56′05″W / 43.31389°N 1.93472°W |
Azalera | 4,99 km² |
Garaiera | 93 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 20.480 (2023) |
Dentsitatea | 4.104 bizt/km² |
Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten. Adibidez, Uliako Mintegietako parkean dagoen bide asfaltatua Donostia eta Altzaren arteko muga zen, eta garai hartako mugarri bat ikus daiteke oraindik parkean, Soroborda ur-biltegiko etxeko iskin batean.
Lehen aipamena agiri historikoetan 1141koa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra izan zen. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).
1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 20.343 biztanle ditu (2022), antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur, Altza osatzen dituen zonaldeak Alde Zaharra, Auditz-Akular, Bista eder, Erroteta, Garbera, Harria, Herrera, Jolastokieta, Larratxo, Lauaizeta, Molinao, Nerekan, Oleta, Santa Barbara eta Txingurri dira.
Historia
aldatu‘Alça’ren lehenengo aipua 1141koa da, Nafarroako Errege Gartzia Berrezarleak emandako agiri batean agertua. 1178an, Altza ageri da Iruñeko elizbarrutiak Donostialdean dituen eremuen artean. 1390ean, San Martzial eliza eraiki zen. 1397an, Gipuzkoako Batzarrak, Getarian bilduta, Altza aipatzen du bere Ordenantza Koadernoan.
Erdi Arotik aurrera, nabariagoa bilakatu da, hala Donostialdean nola Gipuzkoako historian. Lurralde osoan behin eta berriro aipatu dira haren jarduera ekonomikoa (sagardoa, merkataritza, abeltzaintza...), erlijiosoa (istilutsua maiz), eta izen altzatarrak (Arzak, Aduriz, Txipres, Berra, Miraballes; Garbera, Kasares, Sius...).
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAltzan Beterriko euskaraz[4] egiten da, gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren aldaera.
Herriak hainbat bertsolari eta idazle eman ditu. Ezagunenak hauek dira: Txirrita (1860-1936), bertsolaria. Hernanin jaioa baina Altzan bizi izandakoa, Joan Mari Irigoien (1948-2023), Koldo Izagirre (1953), Felipe Juaristi (1957, Azkoitian jaioa baina Intxaurrondon bizi da), eta Josu Landa Ijurko (1960). Halaber, aipagarriak dira Anizeto Zugasti (1904-1983, Imanol Irigoien (1948-) eta Juan Gorostidi (1940) idazleak ere, eta zenbait idazle bertsolari ere: Jose Garmendia Zabala (1885-1924), Juan Jose Makazaga (1887-1963). Jose Ramon Erauskin (1906- ?), eta Joxe Aierbe (1934-2012).
1950 eta 1986 urteen artean Donostiako ekialdeko auzoek izugarrizko immigrazioa izan zuten. Altza eta Bidebieta, baserri gutxi batzuk izatetik, milaka eta milaka langile hartuko zituzten auzo izatera pasatu ziren, urte gutxiren buruan. 25 urtean ia laukoiztu zen Altzako biztanleria, 1950ean 8.857 biztanle ziren eta hogeita bost urte geroago 38.718. Horrek ekarri zituen arazo sozialen artean —esplotazioa, pilaketa, banaketa soziala…— Altzako komunitate euskalduna nabarmen ahultzea ere aipatu da.[5][6][7]
« | Egoera ohiz kanpokoa izan zen: Altza burbuila elebakar bihurtu zen eta komunitate bat euskaratik oso isolatuta geratu zen hamarkadatan zehar. | » |
Geroago, trantsizio delakoaren garaiko euskararen aldeko mugimendu sozialen eta ondorengo hizkuntza politikaren (1982tik aurrera) ondorioz, aldaketa giroak euskararen biziberritzean ere aktibazioa eragin zuen. Euskararen aldeko mezuak arrastoa utzi zuen etorkinengan eta bertako biztanleengan.[5][7]
Integrazio kulturalak, era berean, bertakotzean lagundu zuen. Jatorriarekiko eta harrera jendartearekiko harreman afektibo eta identitario desberdinak izan zituzten etorkinek eta euren ondorengoek.[5][7]
Integrazio horretan, euskararen balioak ere ez dira homogeneoak izan: euskarari balio instrumentala aitortu diote etorkinek euren seme-alabentzat, aurrera egiteko giltza modura. Baina ez lehen belaunaldikoentzat, lana eta etxebizitza topatzen nahikoa lan baitzuten horiek.[5][7]
Altzako Historia Mintegia
aldatuAltzako Historia Mintegia 1986a sortu zen, Casares Kultur Etxea berriaren ekinbide gisa, herriaren iragana eta egungo errealitatearen ikerketa eta ezaguera lantzeko. Hasieran, elkartearen lehenengo urtean “Altzatar Ikasketen Mintegia” izena erabili zuten.[8]
Geroago, 1993an, bazkideek elkarte independente gisa eratu zuten. Orduan hauek ziren zuzendaritza Batzordeko dinamizatzaileak: Jon Serrano, presidentea; Iñigo Landa, idazkaria; Antxon Alfaro, diruzaina; Luis Mari Ralla, Antxoni Loro, Pili Lázaro, Mikel Ubillos, Joxerra Fernández, eta Joaquín Garrido, batzordekideak. Joaquín Garrido kideak logotipoa sortzen du eta, urte berean, Angel Calvo, Javier Cantera eta Juan Carlos Mora lan taldean sartuko dira; Maribel Manzano 2003. urtean.[8]
Urtetan antolatu dituzten jardueren artean hauek dira aipagarrienak: AltzaNatura, Altzanet, Dokumentazio zentroa, genealogia, ikerketak, kultur asteak, erakusketak, topaketak, kontzertuak, eta herria erakusteko Ibilaldiak.[9]
Biztanleriaren bilakaera
aldatu1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1975 | 1981 | 1986 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2.103 | 2.683 | 4.005 | 5.425 | 7.224 | 8.857 | 16.413 | 32.531 | 38.718 | 42.765 | 44.384 |
Honako hau da egitura demografikoa (1996ko Donostiako Biztanleen Udal Erroldaren Ustiaketa) sexuaren eta adinaren araberako osaketa:
Altzagaina eta Larratxo | Herrera | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Adin tartea | Biztanleriaren % | Emakumezkoak | Gizonezkoak | Biztanleriaren % | Emakumezkoak | Gizonezkoak |
0-14 urte | % 13,2 | 1.331 | 1.445 | % 10 | 86 | 94 |
15-29 urte | % 27,5 | 2.829 | 2.986 | % 23,7 | 206 | 226 |
30-44 urte | % 23,6 | 2.739 | 2.447 | % 21,5 | 214 | 177 |
45-59 urte | % 11,5 | 2.013 | 2.112 | % 17,8 | 170 | 152 |
60-74 urte | % 11,9 | 1.338 | 1.133 | % 19,7 | 202 | 157 |
>75 urte | % 4,2 | 571 | 290 | % 7,3 | 82 | 51 |
Hauek dira Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak
Jatorria | Biztanleak | % |
---|---|---|
Donostia | 12.622 | 57,3 |
Donostialdea | 886 | 5,4 |
Gipuzkoa | 701 | 4,5 |
Araba | 113 | 0,4 |
Nafarroa | 649 | 3,4 |
Bizkaia | 232 | 1,6 |
Espainia | 7.291 | 25,5 |
Beste | 429 | 1,8 |
Auzuneak
aldatu- Arria (Arrizar eta Arriberri-Los Boscos)
- Auditz Akular
- Buenavista
- Erroteta
- Eskalantegi
- Herrera
- Larratxo
- Molinao: Pasai Antxorekin elkarbanaturik.
- Oleta
- Santa Barbara
Merkataritza
aldatu1997an Altza eta Intxaurrondo auzoen artean Garbera merkatalgunea ireki zen.
Eraikinak
aldatuParkeak
aldatu- Harriako parkea. Gune urbano nagusian kokatuta dago. Berdegunearen goreneko zatian, hondar arkeologikoak daude. Parkearen atzealdetik Pasaiako badiaren ikuspegi panoramikoa dauka. 32.000 metro karratu ditu.
- Larratxo parkea edo Lau Haizeta parkea Larratxo auzunean dago. Bertan egurrezko eserlekuak eta mahaiak daude. Landaretza hostotsua eta ondo zaindua du. Horrez gainera, egurrezko bi zubik parkea edertzen dute. Parkearen mendebaldeko aldetik Garbera merkatalgunera atera daiteke.
Heraldika
aldatuXIV. mendean azaltzen zaizkigu Altzako oinetxeak sortuko dituzten abizenak: Arriaga, Artzak, Arnaobidao, Berra, Casares, Casanao, Larrerdi, Sius, Merkader, Carbuera (edo Garbera), Larratxao, Parada, Miraballes, Aduritz, Estibaos, Txipres eta Zapirain. Abizen horietako askok gaskoi jatorria dute, Altzako aurreneko biztanleen jatorriaren adierazgarri (Artzak, Arnaobidao, Casanao, Carbuera, Aduritz, Estibaos).[10]
Aipatu abizenetako batzuk gaur egun galduak dira, baina garai batean Donostiako eta Gipuzkoako dokumentazioan behin eta berriro azaltzen ziren (Arnaobidao, Casanao, Sius edo Estibaos). Besteak, egun Euskal Herrian oso zabalduta daude (Arriaga, Artzak, Berra, Aduritz, Casares edo Zapirain). XVI. mendetik aurrera, horietako batzuk armarri heraldikoak hartzen hasi ziren.
-
Arnaobidao
-
Arriaga
-
Arzak
-
Berra
-
Casares
-
Larratxo
-
Miravalles
-
Parada
Altzako armarria
aldatuAltzako armarriak zuhaitz bat irudikatzen du.
Altzatar ospetsuak
aldatu- Andres Arrieta (1856-1930), bertsolaria.[11]
- Patxiko Arzak (1859-1928), bertsolaria.[11]
- Txirrita (1860-1936), bertsolaria. Hernanin jaioa baina Altzan bizi izandakoa.
- Xaturdino Erauskin (1874-1950), bertsolaria.[11]
- Inocencia Arangoa (1884-1935), margolari eta zeramikaria.
- Jose Garmendia Zabala (1885-1924), bertsolaria.
- Juan Jose Makazaga (1887-1963), bertsolaria.
- Anizeto Zugasti (1904-1983), idazlea.
- Mariano Iurrita (1904-1976), futbolaria.
- Jose Ramon Erauskin (1906- ?), idazle eta bertsolaria.
- Patxi Lazkano "Otxoki", baserritarra eta bertsolaria.[12]
- Jose Maria Etxeberria Larrarte, Etxeberria II.a (1926-), erremontista.
- Iñaki Alkiza (1933-), Errealeko presidente eta politikari ohia.
- Joxe Aierbe (1934-2012), idazle eta bertsolaria.
- Josetxo Mayor (1934-2017) Ulia mendiko zaindari altruista.
- Lluís Omedes (1938), lemazain eta hockey-jokalaria.
- Imanol Irigoien (1948-), idazle eta margolaria.
- Juan Mari Arzak (1942-), sukaldaria.
- Juan Gorostidi (1940) idazle eta ziklokros txirrindularia.
- Joan Mari Irigoien (1948-2023), idazle, itzultzale eta poeta.
- Mikel Zabaltza (1952-1985), Orbaitzetan jaioa baina Altzan bizi zen.
- Koldo Izagirre (1953), idazle eta gidoilaria.
- Iñaki Alegria (1957-), informatikaria.
- Felipe Juaristi (1957-), idazle eta poeta, Azkoitian jaioa baina Altzan bizi da
- Antton Etxeberria (1959-2018), antzerkilari eta aktorea.
- Josu Landa Ijurko (1960), Idazle, itzultzaile, editore, abeslari eta kazetaria.
- Iñigo Landa Ijurko, Idazle eta historialaria.
- Amaia Illarreta (1964) dantzari, irakasle, pedagogoa eta Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteko dinamitzailea.[13][14]
- Elena Arzak (1969-), sukaldaria.
- Bittor Alkiza (1970-), futbolaria.
- Juantxo Koka (1973-), esku huskako pilotaria.
- Amaiur Esnaola, zoologoa (1992).[15]
- Jone Laspiur Gorosabel (1995)
Irudiak
aldatu-
Altza auzoa urdinez, Donostiako ekialdean.
-
Donostiako IRALE (Larratxon).
-
Eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Gizonak eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Gizonak eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Gizonak eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
Gizonak eliza berriaren inaugurazioaren ospakizuna. 1917.
-
San Martzial eliza 2020an.
-
Mikelen Txokoa - Altza 2020.
-
Larratxo. 1977.
-
Altzako institututik ateratako argazkia. 2022.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Altza Historia Mintegia. (1996). «Helburuak» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
- ↑ «Altza herria zenean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ a b c d e Uranga, Asier; Laita, Paula. «1950-1970eko etorkinen integrazio soziolinguistikoa Altzan» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Basurto, Asier. (2024-01-18). «1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinen integrazio soziolinguistikoa ikertu du Soziolinguistika Klusterrak» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b c d Iantzi, Maider. (2024-01-19). «Joan-etorriko zubien garrantzia erakutsi du Altzako etorkinen integrazioaren azterketak» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b «Altzako Historia Mintegia» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ «Altzako Historia Mintegia - Burututako jarduerak» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ Landa Ijurko, Iñigo. Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan.. Altza, Hautsa Kenduz-XII.
- ↑ a b c Zavala, Antonio. Altzako bertsolari zaharrak (Alza'ko bertsolari zaarrak). Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 76.
- ↑ Lazkano, Patxi; Zavala, Antonio. (1983). Tiro tartean bertsotan. Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 168.
- ↑ Villanueva, Aitor. (1991-12-05). Amaia Illarreta: "Gogorra izan arren agian iritsi zait agurraren garaia". Euskanon Egunkariaren hemeroteka.
- ↑ «Bizitzaren eskola ere izan da Illarreta familiarentzat» Irutxuloko Hitza 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE sari bat jaso du - Plazara Goaz» Plazara Goaz 2017-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- (Gaztelaniaz) AltzaTv internet telebista
- Altzako Historia Mintegia (AHM) Altzako iragana eta egungo errealitatearen ikerketa eta ezaguera bultzatu nahi duen elkartea.
- Altza tokiko Bilduma. Argazkiak (5.909), dokumentuak (3.255), artikuluak (336), mapak (160), ikud-entzunekoak (103) eta hemeroteka (3.313).
- "Altzan eta euskaraz" - BizarraIn Kultur Taldearen bloga
- Altzako euskararen egoerari buruzko artikulua Argia astekarian (2008-12-07)
- Altzaren kokapen geografikoa