Alexandre Yersin (Aubonne, 1863ko irailaren 22a - Nha Trang, Frantziako Indotxina, gaurko Vietnam, 1943ko martxoaren 1a) frantziar-suitzar bakteriologoa izan zen. Pasteur Institutuan Rouxen lankide izan zen difteriaren toxinari buruz egin zituen ikerketetan. 1894an izurriaren baziloa aurkitu zuen, ia Kitasatoren aurkikuntzaren garai berean; Pasteurella pestis, Yersinia pestis edo Yersin-Kitasatoren baziloa izenez ezagutzen da harrezkero. Pasteur Institutuko zenbait lantalderen zuzendari izan zen Indotxinan. Hala, oihana ikertzeko eta esploratzeko bidaiak egin zituen, kina-arbolak hango girora egokitzen saiatu zen, eta kautxu-landaketen lehen bultzatzaileetakoa izan zen.

Alexandre Yersin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandre Emile Jean Yersin
JaiotzaAubonne1863ko irailaren 22a
Herrialdea Suitza
 Frantzia  (1889 -
HeriotzaNha Trang1943ko martxoaren 1a (79 urte)
Hobiratze lekuaNha Trang
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, bakteriologoa, esploratzailea, agronomoa eta biologoa
Enplegatzailea(k)Pasteur Institutua
Messageries Maritimes (en) Itzuli
Hanoi Medical University (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakKitasato Shibasaburō eta Louis Pasteur
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Yersin