Aleksandr Sergeievitx Puxkinerrusieraz: Александр Сергеевич Пушкин— (Mosku, Errusiar Inperioa, 1799ko ekainaren 6aSan Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1837ko otsailaren 10a) errusierazko poeta, nobelagilea, dramagilea eta istorio motzen idazlea izan zen. Errusiar literatura modernoaren sortzailetzat jotzen da.

Aleksandr Puxkin

(1827)
Filiki Eteria erakundeko kidea

Bizitza
JaiotzaMosku1799ko maiatzaren 26a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaSimferopol
Chisinau
Odesa
Mosku
Jaropolets
Mosku
Nizhni Novgorod
Kazan
Laixevo
Ulianovsk
Ulianovsk
Jazykovo
Ulianovsk
Orenburg
Saratov
Penza
Jazykovo
Bolxoie Boldino
San Petersburgo
San Petersburgo
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo1837ko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia) (37 urte)
Hobiratze lekuaSvyatogorsky Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
duelua: bala zauria
HiltzaileaGeorges-Charles de Heeckeren d'Anthès
Familia
AitaSergey Pushkin
AmaNadezhda Puxkina
Ezkontidea(k)Natalia Puxkina  (1831 -  1837ko otsailaren 10a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTsarskoye Selo Lyceum (en) Itzuli
(1811 - 1817)
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, prosalaria, antzerkigilea, literatura-kritikaria, itzultzailea, historialaria, eleberrigilea, libretista, book collector (en) Itzuli, iritzi-kazetaria, idazlea, haur literaturaren idazlea, dramagilea, saiakeragilea, bretteur (en) Itzuli eta autorea
Lan nabarmenak
InfluentziakJohn Keats, Voltaire, Dante Alighieri, Johann Wolfgang von Goethe, Friedrich Schiller, William Shakespeare, Lord Byron eta Percy Bysshe Shelley
KidetzaArzamas Society (en) Itzuli
Green Lamp Society (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Izengoitia(k)Александр НКШП, Иван Петрович Белкин, Феофилакт Косичкин, P., Ст. Арз. (Старый Арзамасец) eta А. Б.
Genero artistikoaProsa
opinion journalism (en) Itzuli
kritika
eleberri historikoa
verse novel (en) Itzuli
robber novel (en) Itzuli
short novel (en) Itzuli
maitagarri-ipuina
antzezlana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

IMDB: nm0701090 IBDB: 100110
Songkick: 2066845 Discogs: 715919 IMSLP: Category:Pushkin,_Aleksandr Allmusic: mn0002866068 Find a Grave: 1204 Edit the value on Wikidata

Bere poema eta lanetan herri-hizkuntzaren erabileran aitzindaria izanik, estilo narratibo bat sortu zuen, dramaren, maitasun-istorioen eta satiraren nahasketa. Estilo hori ordutik errusiar literaturarekin bat joan da, eta eragina izango zuen geroago etorriko ziren Gogol, Dostoevsky, Tolstoi, Tiutxev... idazleengan eta Txaikovski, Musorgski... musikagileengan. Hainbat musikagile Puxkinen lanetan oinarritu ziren musika idaztean.

Bizitza

aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa

aldatu

Aleksandr Sergeievitx Puxkin 1799an Moskun jaio zen. Kronika zaharretan askotan aipatu izan da aristokraziako sendi batekoa zela, baina olerkaria jaiotzerako, puxkindarrek ez zuten itzal handirik Errusiako gizartean. Amaren aldetik birraitona bitxi bat zuen, abisiniarra jatorriz, agi danean, turkiar soldaduek Konstantinoplako esklabo-merkatuan saldua, eta han, Errusiako diplomazialari batek erosia. Denborarekin, Alexanderren abisianar birraitona esklabo eta morroi izatetik Petri Handia tsarraren itsas armadako amiral-mailara iritsi ere zuen.

 
Aleksandr Puxkin 14 urte zituela Derzhavin-en aurrean eta Tsarskoie Seloko Inperiar Lizeoan olerki bat errezitatzen. Ilia Repin margolariaren irudia (1911).

Puxkinen sendiak lehenagotik zuen harremana literaturarekin. Alexanderren aitak liburutegi ona zuen etxean, frantses egileen liburuz osatua, batik bat, eta horiexek izan ziren, hain zuzen, olerkariaren lehen irakurketak. Errusiako aitoren semeen ohiturari jarraituz, irakasle frantsesak izan zituen Puxkinek, eta errusiera baino lehenago irakatsi zioten frantsesa. Zortez, Arina Rodionovna (Арина Родионовна) izeneko haurtzain batek zaintzen zuen, eta hark irakatsi zion errusiar hizkuntza eta haren inguruko folklore aberatsa.

1811n, Alexandro I.a Errusiakoa tsarrak Lizeo izeneko ikastetxe bat sortu zuen aristokraziako haurrentzat Tsarkoie Selon (Царское Село), tsarraren udako egoitzaren ondoan. Asmoa zera zen, noizbait administrazioko kargu gorenetan egongo zirenei maila oneko hezkuntza eskaintzea.

Nahiz eta tsarra zegoen atzetik, Lizeoko programa nahiko liberala zen, eta orobat irakasleak. Puxkin ez zen ikasle distiratsua izan, interes handiagoa baitzuen historian eta literaturan, matematikan baino.

Lizeoko egonaldian nabarmen geratu zen Puxkinen izaeraren funtsezko ezaugarri bat: gauzak azken muturreraino eramateko joera zuen. Guztiz samurra edota neurrigabea izan ohi zen, oso erraz pasatzen zen bozkariotik atsekaberik hitsenera, jokoaren grinak mendean hartzen zuen sarri, eta horrekin batera, oso langilea zen, beti zerbait berria ikasteko prest, bai agiritegi zaharretan, politikako tratatuetan edo hizkuntzetan (hiruzpalau ezagutzen zituen).

Lehen argitalpenak

aldatu

1812an, Errusiaren bizitzan eragin handia izango zuen gauza bat gertatu zen. Napoleonen aurkako gerra eta garaipena. Gertakari horrek asko goratu zuen Errusiako gizartearen sentimendu abertzalea eta askatasun desira berriak piztu zituen gazteengan.

1814an argitaratu ziren Puxkinen lehen olerkiak, eta Lizeoaz haraindiko ospea bildu zuen. Garai hartako idazle entzutetsuenek —Derzhavinek, Karamzinek, Zhukovskik eta abarrek— etorkizun oparoa iragarri zioten.

1817an amaitu zituen Lizeoko ikasketak eta Kanpo Arazoetako Ministerioan sartu zen. Lanak ez zion denbora askorik kentzen eta, bere famaz baliaturik, San Petersburgok eskaintzen zizkion plazer guztiez gozatzen saiatu zen. Aldi berean, liberalen eta hargin beltzen zirkuluetara hurbildu zen eta neurtitz eta epigrama zorrotz batzuk idatzi zituen, ideia politiko muturreko samarrak aldezten zituela.

"Ruslan i Liudmila (Руслан и Людмила)" (1820, "Ruslan eta Liudmila") olerkiak (errusiar folklorearen kutsu handia du, nahiz eta Puxkinek asmatutako argumentua izan) eztabaida sutsua piztu zuen irakurle zaharzaleen eta eraberritzaileen — artean. Olerki horretan herri hizkera biziari eman zion lehentasuna Puxkinek, eta, bere obra horretatik aitzakia harturik, errusiera ikasteko aldarria egin zuen, baina ez handikien bilera-aretoetan, plazetan eta ferietan baizik.

Deserriturik

aldatu
 
Puxkinen agurra itsasoari. Ivan Aivazovski eta Ilia Repinen margolana (1877).

1820an, Errusia hegoaldera deserritu zuten, hiru urterako, administrazioko kargu txiki bat emanda. Orduan korritu zituen Moldavia, Krimea eta Kaukaso aldea. Aldi hartan idatzi zituen Puxkinek Lord Byronen eragin handia zuten olerki erromantiko batzuk, hala nola "Kavkazski plennik (Кавказский пленник)" (1822, "Kaukasoko gatibua"), "Bakhtxsaraiski fontan (Бахчисарайский фонтан)" (1824, "Bakhtxisaraiko iturria") eta "Tsigani (Цыганы)" (1827, "Ijitoak").

Garaitsu hartan hasi zuen Puxkinek bere olerki lan luzeena eta garrantzizkoena, neurtitzez egindako eleberri oso bat: "Evgeni Onegin (Евгений Онегин)" (1833). Deserritua egon arren, Puxkinek errespeto gutxiz tratatzen zituen administrazioko eskalan gainetik zituenak.

Beharbada, horregatik bota zuten zerbitzutik eta Mikhailovskoieko bere jabetzara urrundu zuten, Letoniako mugara. Hantxe bizi izan zen 1824tik 1826ra. Arina Rodionovna (Арина Родионовна), Puxkinen haurtzain zaharra ere hantxe bizi zen. Bitxia bada ere, Puxkinek olerki mordoa eskaini zizkion bere haurtzain zaharrari, eta hakar bat ere ez bere amari. "Auzotar gutxi ditut —idatzi zien San Petersburgoko lagunei—, familia bakarra ezagutzen dut, eta horiek ere ez ditut maiz ikusten. Egunez zaldiz ibiltzen naiz, eta gauez, nire haurtzainak kontatzen dizkidan istorioak entzuten ditut [...] huraxe da nire lagun bakarra, harekin ez beste guztiekin aspertu egiten nahiz." Eta liburuak eskatzen zizkien etengabe: "Liburuak, jainkoagatik, bidal iezazkidazue liburuak; olerkiak, olerkiak, bidal iezadazue Lord Byron, Walter Scott..." Bien bitartean, lanak argitaratu ahala, Puxkinen ospea geroz eta handiagoa zen.

Errusiaren historiak pizten zion interesak bultzatuta Boris Godunov antzerki lana idatzi zuen, XVI. mendearen azkenetan eta XVII. mendearen hasieran jazotako benetako gertakari batean oinarriturik. Hona hemen istorioa. Ivan Izugarriaren semea, Teodoro I.a Errusiakoa, Boris Godunov handikiaren arrebarekin ezkondurik zegoena, oinordekorik gabe hil zen.

Ivan Izugarriaren beste semea, Dimitri, mutiko bat, era arraroan hil zen: jolasean zebilela, sastakai bat lurrean sartzen, epilepsia atake bat izan zuen, lurrera erori, sastakaia sartu zitzaion eta hil egin zen. Boris Godunovek hartu zuen orduan tsarraren aulkia.

1825eko abenduaren 14an, Puxkin Mikhailovskoieko erretiro derrigortuan zegoela, San Petersburgon, Nikolas I.a Errusiakoa tsar herriaren aurrera zin egitera joandako guardia inperiala matxinatu zen. Aitoren seme gazteak ziren matxinatuak, Puxkinen lagunak, haren pentsaera berberekoak. Berehalaxe zapaldu zuten jazarraldia eta matxinoei zigor gogorrak ezarri zitzaizkien. Tsar berriak, orduan, poetarekin adiskidetu nahi izan zuen: Mikhailovskoieko desterrua kendu zion, eta bere koroatzea zela-eta Moskun ospatu ziren festetara gonbidatu zuen.

Gainera, mesede berezi gisa, Puxkinen zentsore lana tsarrak herak egitea erabaki zuen.

Deserritiko itzulera

aldatu
 
Natalia Gontxarova.
Aleksandr Briullov margolariaren erretratua (1822-1877).

Horrela itzuli zen Puxkin Moskura, bere jaioterrira, geroz eta ugariago zituen miresleei pozbidea ematen ziela. Tsarraren adeitasunari erantzuteko, poema ospetsu batzuk eskaini zizkion, eta, berorietan, Petri I.a Errusiakoa tsarra jarraibidetzat erabil zezan eskatzen zion, nekaezina eta irmoa izateko, hura bezala, eta bekaitzik gabea. Baina Siberian zituen lagunak ere ez zituen ahaztu, eta lagun baten emaztearen bitartez Siberiako ineatze sakonetan izenburuko olerkia igorri zien. 1828 aldera, Puxkinek Natalia Gontxarova ezagutu zuen, Moskuko emakumerik ederrentzat zeukatena; maitemindu zen eta ezkontzeko eskatu zion. Erraz maitemintzen omen zen eta gonazale fama zuen, eta Gontxarovaren amak ez zion baiezko garbirik eman. Puxkinek ez zuen etsi, hala ere, eta azkenean lortu zuen nahi zuena. Aitak, ezkonsaritzat, Moskutik sortaldera dagoen Boldinoko jabetza eman zion. 1830eko irailean, herri horretara joan zen olerkari bere jabetza berrien kargu egitera, egun batzotarako asmotan, presaka baitzegoen Moskura itzuli eta ezkontzeko. Baina hiru hilabetez geratu behar izan zuen Boldinon: kolera izurri batek hartu zuen Mosku mendean eta debekatu egin zuten hara sartzea edo handik irtetea.

Udazken emankorra

aldatu

Geroztik "Boldinoko udazkena" deitu zaion hura izan zen, zalantzarik gabe, Puxkinen bizitza guztiko aldi garrantzizkoena eta emankorrena. Boldino izadi zekenez inguratutako herrixka miserable bat zen.

Gainera, euriteen eraginez, eskualde guztia lokazti handi bat bilakatu zen. Hala ere —edo, beharbada, horregatixe—, Puxkinek egun guztia idazten ematen zuen. Genero guztietan idatzi zuen hiru hilabete haietan, eta maisu lanak egin zituen denetan. Prosan "Povesti pokoinogo I. P. Belkina (Повести покойного И. П. Белкина)" (1839, "Belkingo ipuinak") idatzi zituen. Neurtitzez, egileak berak "trajedia txikiak" izendatu zituenak: "Skupoi ritsar" (Скупой рыцарь) (1836, "Zaldun zekena"), "Mozart i Salieri (Моцарт и Сальери)" (1831, "Mozart eta Salieri"), "Kamenni gost (Каменный гость)" (1839, "Harrizko gonbidatua") eta "Pir vo vremia txumi (Пир во время чумы)" (1832, "Oturuntza izurri garaian"). Beste olerki asko idatzi izanaz gainera, orduan amaitu zuen "Evgeni Onegin" izeneko neurtitzezko eleberri ospetsua ere.

Belkingo ipuinak dira errusiar prosa errealistaren aitzindari eta hasierako zutabe. Errusian kokatzen dira istorioak eta erromantizismoko elementu asko dituzte.

Tragedia txikiak, aldiz, obra dramatiko labur batzuk dira, sei orritik pasatzen ez direnak, eta denak Errusiatik urrun gertatzen dira.

Azken urteak

aldatu

Berrogeialdia amaitu zenean, Puxkin Moskura itzuli zen eta 1831ko otsailean ezkondu zen, azkenean. Handik laster San Petersburgora joan ziren bizitzera, eta hango gorte-bizitzako ohiko partaide bilakatu ziren ezkonberriak. Poetaren bizitzako azken aldi honetan ordu arte egin gaheko lanei ekin zien. Hasteko, estatuko agiritegiak arakatzen hasi zen Petri I. aren istoriorako datuen bila. Baina denboran atzerago ere jo behar izan zuen, Iemelian Pugatxov buruzagi nekazariaren bizitza idatziko bazuen. Azterketa hauetatik jaio ziren "Istoria Pugatxova (История Пугачёва)" (1834, "Pugatxoven historia"), eta "Kapitanskaia dotxka (Капитанская дочка)" (1836, "Kapitainaren alaba").

Garaitsu hartan, gorteko bizitzak sortzen zizkion gastu ugariei aurre egitearren, saiakerak eta literatur kritikak argitaratzen hasi zen aldizkari batean. Ordu arteko Errusiako literatura handikien zeregina zen, eta, jakina, denak "amateurrak" ziren. Puxkin izan zen Errusiako lehenengo literato profesionala. Hona hemen haren lema: Inspirazioa ez da saltzen, baina eskuizkribua bai".

Poeta aspertuta zegoen gorteko bizitzaz baina tsarrak ez zion aldentzen uzten, poetaren emaztearen edertasunak distira berezia ematen baitzien gorteko ospakizunei.

1834an Georges D. Anthes izeneko frantses aristokrata gazte bat azaldu zen San Petersburgon. Mihi gaiztoek ziotenez, Puxkinen emazte gaztea gorteiatzen hasi zen Anthes. Irainezko hiruzpalau gutun izengabe jaso ondoren, duelurako desafioa egin zion Puxkinek emaztearen ohorea garbitzeko. Azaroaren 4an, erronka bat bidali zion Georges d'Anthès-i, Dantes-Gekkern bezala ere ezaguna. Jacob van Heeckerenek, d'Anthesen aita adoptatzaileak, duelua bi aste atzeratzeko eskatu zuen. Tximista bezala zabaldu zen berria eta errusiarrek nahigabe ikaragarria izan zuten, eta poetaren lagunen ahaleginekin, duelua bertan behera geratu zen.

Azaroaren 17an, d'Antesek ezkontza-proposamen bat egin zion Natalia Gontxarovaren arrebari, Ekaterineri. Ezkontzak, baina, ez zuen gatazka konpondu. D'Anthesek Natalia Gontxarovaren atzetik jarraitu zuen jendaurrean, eta, haren ospea gordetzeko, d'Anthès Nataliaren arrebarekin ezkondu zela zioten zurrumurruak zabaldu ziren.

1837ko urtarrilaren 26an (otsailak 7 gregoriotar egutegian), Puxkinek oso gutun iraingarria bidali zion Gekkerni. Gutun horren erantzun bakarra duelurako erronka izan zitekeen, Puxkinek ongi zekien bezala. Puxkinek duelurako erronka formala jaso zuen bere koinata Ekaterina Gekkernaren bitartez, d'Anthesek onartua egun berean d'Archiac Frantziako enbaxadako ordezkariaren bitartez.

Puxkinek Arthur Magenis-i eta gero San Petersburgoko Britainiar Kontsulari eskatu zien lwkukoak izan zitezen. Magenisek ez zuen formalki onartu, baina, urtarrilaren 26an (otsailak 7), d'Archiaceko bizkondearengana hurbildu zen adiskidetze bat saiatzeko, baina d'Archiacek ez zuen berarekin hitz egin nahi izan, oraindik ez baitzen ofizialki Puxkinen bigarrena. Magenisek, arratsean Puxkin aurkitu ezinik, eskutitz bat bidali zion mezulari baten bidez goizeko ordu bietan, eta bere bigarrena izateari utzi zion, akordio baketsu baten aukera bertan behera geratu baitzen, eta bigarrenaren ohiko zeregina adiskidetzea lortzea zen[1][2].

D'Anthesen aurkako borroka urtarrilaren 27an (otsailak 8) izan zen Ibai Beltzean, Puxkinentzat bigarrengorik izan gabe. Borroka mota hura hesi-borroka bezala ezagutzen zen. Hasteko seinalea egin ondoren, elkarrengana hurbiltzen ziren distantzia gutxituz. Nahi zutenean egin zezaketen tiro, baina lehen tiro egiten zuenak geldi egon behar zuen eta, gero, besteak bere nahierara tiro egin arte itxaron.

D'Anthesek egin zuen tiro aurrena, Puxkin kritikoki zaurituz; bala aldakatik sartu, eta sabelean sartu zitzaion. D'Anthès arin zauritu zuen eskuineko besoan Puxkinen tiroak. Bi egun geroago, urtarrilaren 29an (otsailak 10), 14:45ean, Puxkin peritonitisak jota hil zen.

Puxkinen emazteak hala eskatuta, gaueko soinekoz jantzi zuten hilkutxan, ez kamara-kadete uniformez, enperadoreak emandako uniformea. Hileta elizkizuna San Isaaken katedralari esleitu zitzaion hasieran, baina Konyuxennaya elizara eraman zuten. Jende asko bildu zen. Hiletaren ondoren, zerraldoa sotora jaitsi, eta han egon zen otsailaren 3ra arte, Pskov probintziara eraman zuten arte.

Poliziaren buruak, desordenak saihestearren, gauez eta isilka eraman zuten poetaren hilotza Mikhailovskoietk hurbileko Sviatogorskeko monasteriora, eta hantxe hilobiratu zuten, gaur egungo Puxkinskiye Goryn, Pskoven ondoan, amaren ondoan. Bere azken etxea museoa da.

Zenbait historialarik diotenez, Anthens hori tirari trebea zen, eta hura San Petersburgora azaltzea eta haren erronkak, nobleziako zati batek Puxkinen kontra, hura hiltzeko, antolatutako maniobrak ez ote ziren izan.

Zinpoetaera doitu diren Puxkinen lanak

1916ean La dama de picas pelicula argitaratu zuten, Alexandr Puxkinen lanetan oinarrituta [3]

Iruditegia

aldatu

Familia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Simmons, Ernest J.. (1922). Pushkin. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. (Ingelesez) Binyon, T. J.. (2007-12-18). Pushkin: A Biography. Knopf Doubleday Publishing Group ISBN 978-0-307-42737-3. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  3. Protazanov, Yakov. (1916-04-01). Pikovaya dama. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Puxkin