Akondia

Euskal Herriko mendia

Akondia, Arrikurutz edo Akondiagana Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena.[1]

Akondia / Arrikurutz
Datu orokorrak
Garaiera749 m
Prominentzia55 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′00″N 2°27′58″W / 43.05°N 2.4661°W / 43.05; -2.4661
MendikateaKalamuako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIxuatik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa.

Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Arrate, Eibar, Elgoibar, Ixua.

Historia

aldatu

Arrikurutzeko landak historian zehar zenbait aldiz izan dira gudu-zelaiak. 1390ean Akondian Unzueta oinaztarrek Ibarguren ganbotarrak borrokatu zituzten. Ibargurendarrak, gudua ez ezik Joanes Ibargurengoa ere galdu zuten. Ganbotarrek 1420ean hartu zuten mendekua, eibartarren dorretxea errez. Urte bi geroago, berriro Akondian, Unzuetatarrek etsaiak mendean hartu zituzten.

Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez. Altxatutakoak tontorrean zeuden, gudariak, berriz, magalean.

Abiapuntuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Akondia (Mendikat)

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa