Aizpe
Aizpe[1][a] Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Aizpe | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulbeiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Aizpe |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | aizpetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′33″N 1°22′14″W / 42.67573248°N 1.37054787°W |
Garaiera | 583 metro |
Distantzia | 47,2 km (Iruñetik) |
1422n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulbeitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak aizpetarrak ziren.
Izena
aldatuAizpe toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Aizpe (1027)
- Ayçpe (1087)
- Aizpe, Sopeña (1109)
- Azpe (1121)
- Ayzpe (1366)
- Aizpe (1534)
- Aizpe (1800)
- Aizpe (1956)
Geografia
aldatuAizpe Urraulbeiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuUrraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Klima
aldatuUrraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoak
aldatuUrraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuGaur egun Urraulbeitin kokatzen da, XI. mendean Longidan eta XIV. mendean Itzagaondoan agertzen den arren. Izurrietako San Salbatore monasterioarekin eta Santa Zezilia elizarekin Iruñeko Santa Mariara joan zen, eta bertako gotzainak multzo osoa, gehi dagokion parrokia-eliza, Leireko abadiari transferitu zion 1150ean. Haren barruan ospitaletarrek eta Besollako markesek ondasunak izan zituzten.
Hainbat kanpainatan industua izan da (1976, 1983, 1984), eliza erromaniko baten zati bat eta herri hustuko zenbait etxe lurpetik atereaz, ia guztiak mendi magaletan mailakatuak, garaiko kultura materialaren aztarnez gain. 1366an hiru su zituen, eta 1422 baino lehen jendez hustu zen. Hala ere, 1887ko (16 bizt.) eta 1930eko (13 bizt.) Biztanleriaren Izendegietan agertzen da, ziur aski akats gisa.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Aizpe - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).