Aitor Sarriegi
Bertsolari gipuzkoarra
Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, Gipuzkoa, 1976ko abenduaren 26a) bertsolaria, gai-jartzailea, irakaslea eta kultura eragilea da. Informatikako Ingeniaritza ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean, eta informatikari lanetan aritu ondoren Lapuebla de Labarcako ikastolan eta Gasteizko Armentia ikastolan aritu zen irakasle. Gaur egun Urretxu-Zumarraga ikastolan Matematikako eskolak ematen ditu batxilergoan, eta hango IKT dinamizatzailea da.
Aitor Sarriegi | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1976ko abenduaren 26a (47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta informatikaria |
2011n Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko lau finaletan parte hartu zuen 2017ko txapelketan utzi zuen arte.
Txapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (1): 2011
- Finalista (2): 2007, 2011
Sariak
aldatu- Lizardi saria (1): 1992
- Osinalde saria (1): 1993
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aitor Sarriegi |
- «Aitor Sarriegi», Bertsozale.eus.