Aha
Aha Egiptoko I. dinastiako bigarren faraoia izan zen.
Aha | |||
---|---|---|---|
← Narmer - Dyer → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Umm el-Qaab | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hipopotamoa | ||
Familia | |||
Ama | Neithotep | ||
Ezkontidea(k) | Benerib (en) Khenthap (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Manetonek Atotis deitu zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera. Teti izena jasotzen du Abidoseko Errege Zerrendan eta It Turingo Errege Kanonean.
Manetonek, 57 urteko erregealdi bat ematen dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo 27, Eusebio Zesareakoaren arabera.
Bizitza
aldatuMenes edo Narmerren semea zen, Sexto Julio Afrikanoren arabera. Jatorria Goi Egipton izan eta Behe Egiptoko Neithotep printzesarekin ezkondu zen, bere emazterik garrantzitsuena, bere seme eta oinordeko izango zen Dyer, ohaide batekin izango zuen arren. Neithotepen hilobia, B14a da faraoiaren hilobiaren ondoan dagoena.
Manetonen arabera, Atotisek Menfisen jauregi bat eraikiarazi zuen eta medikuntza praktikatu zuen, gorputzak irekitzeko teknikari buruzko tratatuak idatziz. Palermoko Harrian, bere erregealdian, Kanaanekin merkataritza harremanak izan zirela eta Nubia eta Libian gerran aritu zela adierazten da.
Bere garaiko eraikuntzak
aldatu- Menfisen jauregi bat eraikitzea agindu zuen (Maneton)
- Saisen, Behe Egipton, Neit jainkosaren omenezko tenplu bat eraikiarazi zuen.
Aharen erregealdian datatuak daude Naqada eta Sakkaran aurkitzen diren bi hil multzo handi.
- Mastaba monumental bat (53x26 metroko oinarria), Naqadan, erregearena edo bere emaztearena zena.
- Saqqarako S3357 hilobia, aurretik Ahari emana, mastaba baten antzekoa dena (41,6x15,5 metroko oinarria eta 5 metroko altuera)
Ziuraski, B10-B15-B19 hilobian lurperatua izan zen, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen.
Bere garaiko testigutzak
aldatuBere izena, Aha, Abidos eta Saqqaran aurkitutako objektu ugaritan agertzen da.
Bolizko taulatxoetan, herrialdearen bateratzearen omenezko balizko oroitzapen jaialdiak ospatzen ikus daiteke. W. Helcken arabera, plaketako batek, errituzko sakrifizio batean, gizon bat hiltzen erakusten du.
Abidosko errege nekropolitik datorren eta Kairoko Egiptoar Museoan dagoen zurezko taulatxo bat, honela itzuli da: "Nubiak jo Horus Ahagatik. Jenty Imentyuren jaiotza. Her-Peher-Ihuko gotorlekuaren fundazioa" (Vandier).
- Z2 hilobiko ontzi batean dagoen idazkuna, Zawyet el-Aryanen (Dunham)
- Saqqarako 3357 hilobiko zigilu inprimaketak (Emery)
- Saqqarako 3306 hilobiko bere izena daraman harrizko ontzia (Emery)
- Helwanen dagoen bere izena daraman kaltzitazko ontzia.
- Naqadan, "jauregi fatxada"rekin mantendutako lehen hilobian, zigilu inprimaketak. (de Morgan)
- Harkaitz kristalezko ontzi baten zatia (Petrie Museoa, UC11751A)
Beste hipotesi batzuk
aldatuVon Beckerathek Menesekin identifikatu zuen, beste aditu batzuek, Narmerrekin, edo biekin, eta horregatik hartzen zuten lehen faraoi eta I. dinastiaren sortzaile bezala. Gaur egun, hipotesi hauek, zaharkitutzat hartzen dira.
Aurrekoa Narmer |
Egiptoko faraoia Egiptoko I. dinastia |
Ondorengoa Dyer |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aha |