Agata
Agata kuartzoaren aldaera mikrokristalinoen multzo bat da. Izatez, ez da mineral zehatz bat, nagusiki kaltzedoniaz osatutako aldaeren talde bat baizik. Ezaugarri nagusi gisa, ehundura fina eta kolore distiratsuak ditu, kaltzedoniaren egituran eta inklusioetan dauden desberdintasunen funtzioan. Agatak mota askotako harrietan aurki daitezke, baina gehienetan harri bolkanikoei loturik ageri dira eta batzuetan harri metamorfikoetan ere arrunta izan daiteke.
Agatea | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Kuartzoaren aldaera |
Formula | Silizio dioxidoa, SiO2 |
Sistema kristalino | erronboedrikoa |
Eponimoa | Dirillo (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | zuritik grisera, urdin argia, laranjatik gorrira, beltza |
Habitoa | silika kriptokristalinoa |
Esfoliazioa | ez |
Gogortasuna Mohs eskalan | 7 |
Distira | argizari antzekoa |
Errefrakzio indizea | 1.530-1.540 |
Pleokroismoa | ez |
Marra | zuria |
Dentsitate erlatiboa | 2.58-2.64 |
Mineral honen izena Sizilia hegoaldean (Italia) dagoen Achates ibaitik eratorri da. Filosofo eta naturazale greziar Teofastrok eman zion izena, Achates ibaiaren ertzean harri hau aurkitu zuenean K.a. IV. eta III. mendeen artean.