Aelia Capitolina
Aelia Capitolina (izen osoa latinez: Colonia Aelia Capitolina kɔˈloːni.a ˈae̯li.a kapɪtoːˈliːna ahoskatua) Hadriano enperadoreak 131. urtean eraikitako hiria zen.[1] Berez, kolonia gisa okupatua izateko eraiki zuten. Enperadoreak Jerusalem zaharraren gainean altxatu zuen, Judeako probintzia bisitatu zuenean erortzear zegoena, urte batzuen buruan Siria Palestina probintzia bihurtuko zena.
Aelia Capitolina | |
---|---|
COLONIA AELIA CAPITOLINA | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′32″N 35°13′52″E / 31.775689°N 35.23104°E |
Aelia latindar izena Īlyāʾ (إلياء) arabiar toponimoaren jatorri etimologikoa da. Hau Jerusalemen antzinako izen islamiarra izan zen,[2] Al-Quds (القدس; euskaraz: «sakratua») ezarri zuten arte.
Eraikitzea
aldatuErromatarrek legio gehigarri bat- Legio VI Ferrata- bidalti zuten ordena mantentzeko, eta lanak, Judeako gobernadore Turno Rufok fundazio-zeremonia egin ondoren, 131. urtean hasi ziren. 132. urtean egindako Aelia Capitolina inskripziodun erromatar txanpon batek data berresten du.
Jupiterren tenpluaren eraikuntzaren iragarpenak bigarren judu-erromatar gerra piztu zuen, Bar Kokhbaren matxinada, 132 eta 135 urteen artean.[3] Ondoren, erromatarrek hirian bizitzea debekatu zieten juduei, eta debeku horrek IV. mendera arte iraun zuen, Konstantino Handiaren agintaldira arte.
Deskribapena
aldatuAelia Capitolinako hiri-plangintza castra edo erromatar hiri tipikoarena zen, non kale nagusiak perpendikularrean gurutzatzen diren, plano hipodamiko bat sortuz. Kale nagusiaren alboetan zutabe-ilarak eta dendak zeuden, eta 22 metro inguruko zabalera zuen, gaur egun sei erreiko errepide baten baliokidea. Cardus Maximusek egungo David kalean amaitzen zuen.
Hiria harresirik gabe eraiki zen, eta erromatarren garaian, garnizio bezala, Legio X Fretensis arduratu zen hura babesteaz. Destakamenduak mendebaldeko muinoaren gainean kanpatu zuen, eta juduak hirira ez itzultzeko ardura zuen.
Aelia Capitolinari lotutako hondakin gehienak Hiri Zaharra deiturikoaren iparraldean daude, eta horrek adierazten du Damaskoko Atea ez zela Cardus Maximuserako sarrera, Foroa zegoen erdiko plaza baizik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arnould-Béhar, Caroline. (2005). «L' espace urbain d' Aelia Capitolina (Jérusalem): rupture ou continuité?» Histoire urbaine (13): 85-100. ISSN 1628-0482..
- ↑ (Ingelesez) Jacobson, David. «The Enigma of the Name Īliyā (= Aelia) for Jerusalem in Early Islam» Revision 4.
- ↑ Dion Kasio. (2004). Historia Romana. Madril: Editorial Gredos ISBN 978-84-249-2727-1..