Accipitridae
Falkoniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. 100 g-tik 10 kg-ra bitartekoak dira, eta mundu guztian zehar hedatuta daude.
Akzipitridoak (Accipitridae) Accipitriformes ordenako hegazti harraparien familia bat dira. Banaketa kosmopolita dute, baina espezie gehienak Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan bizi dira. 200 espezietik gora biltzen ditu, hainbat subfamilia eta generotan banatuak.
Accipitridae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae Vieillot, 1816 |
Moko handi, zabal, gogor eta gakoduna dute, bere harrapakin edo sarraskiaren haragia urratzeko. Hankak eta erpeak ere indartsuak dituzte, eta ikusmen bikaina dute, harrapakinei urrutitik antzemateko. Arranoak, gabiraiak, aztoreak, zapelatzak, mirotzak eta saiak, adibidez, akzipitridoak dira.
Sistematika
aldatuBiologia molekularraren aurrerapenaren ondorioz, Accipitridae familiaren sailkapena eta banaketa eztabaidatua da. Horregatik, sailkapen bat baino gehiago dago gaur egun.
Generoak
aldatu- Elaninae subfamilia
- Perninae subfamilia
- Aegypiinae subfamilia
- Gypaetinae subfamilia
- Buteoninae subfamilia
- Aquilinae subfamilia
- Circinae subfamilia
- Polyboroidinae subfamilia
- Milvinae subfamilia