A Tale of Two Cities (euskaraz: «Bi Hirien Istorioa») 1859ko Charles Dickens britainiar idazlearen eleberri historiko bat da. Frantziako Iraultzan girotua dago.

A Tale of Two Cities
Jatorria
Egilea(k)Charles Dickens
Argitaratze-data1859
IzenburuaA Tale of Two Cities
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaHablot Knight Browne
ArgitaletxeaChapman and Hall (en) Itzuli
OCLC21196349
Banatze bideaE-liburu
Ezaugarriak
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli eta social problem fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis eta Londres
kronologia
Little Dorrit (en) Itzuli A Tale of Two Cities Great Expectations

1859ko apirilaren 30etik azaroaren 26ra idazleak berak sortutako All the Year Round aldizkarian epeka eta 30 ataletan argitaratu zen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

« Garai onena eta txarrena zen; jakintzaren aldia eta burugabetasunarena zen; fedearen eta fedegabetasunaren aroa zen; argitasuna eta iluntasunaren urtaroa zen; itxaropenaren udaberria eta etsipenaren negua zen; dena gurea balitz bezala eskaintzen zitzaigun eta ez genuen ezertxo ere; denak zuzenean Zerura gindoazen, denak itzulipurdika Infernura gindoazen. Hitz batez, gurea hain mende ezberdina zen, agintari oso errespetagarrien iritziz, hartaz modu superlatiboan bakarrik mintzatu daitekela, bai onerako nahiz txarrerako. »

Bi Hirien Istorioa eleberria aipu ospetsu honekin hasten da. Antzezlan garaikide batean oinarritua, honetan gizon batek bere arerioak biek maite duten emakumea izan dezan bere bizitza sakrifikatuko du, honela maitasun triangelua Charles Darnay, Lucie Manette eta Sydney Carton eleberriko pertsonaia protagonisten harreman konplexuen oinarria izango da.

Gainera, Dickensek erredentzioa eta berpizkundea nahiz maitasuna eta bortizkeriaren gaiak jorratu eta Frantziako Iraultzaren une historikoa Paris eta Londres hirietako ikuspuntutik ikusita azalduko du.