2016ko Berlingo atentatua

2016ko Berlingo atentatua 2016ko abenduaren 19an Alemaniako Berlin hiriburuko Gabonetako kale azoka batean jazotako atentatu bat izan zen. Bertan, kamioi bat Berlingo erdigunera sartu eta Breitscheidplatz plaza inguruan espaloira igoz oinezkoen pasealekuan barrena joan zen, Gabonetako Azoka batean zegoen jendetza harrapatuz. Ondorioz, gutxienez 12 pertsona hil eta 50 zauritu ziren[1]. Estatu Islamikoak atentatuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen[2]

2016ko Berlingo atentatua
Irudia
Map
Motavehicle-ramming attack (en) Itzuli
masa hilketa
sarraski
Data2016ko abenduaren 19a
KokalekuBreitscheidplatz
HerrialdeaAlemania
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak13 (2021eko urria)
Pertsona zaurituak48
ArmaKamioi
Scania R-series (en) Itzuli

Alemaniako Fiskaltzak ustezko erasotzailea atxilotzeko informazioaren truke 100.000 euroko saria eskaini du. Alemaniako polizia ustez Berlingo atentatuarekin lotuta egongo litzatekeen tunisiar baten bila ari zen[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu