Artxanda
Itxura
Artxanda | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 251 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′26″N 2°55′14″W / 43.274°N 2.9206°W |
Mendikatea | Gangurenganako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Artxanda mendia Bilboko mendirik adierazgarriena da, Pagasarrirekin batera. Bilboko iparraldean kokaturik dago eta Txorierrirekin egiten du muga.
Artxanda mendiaren bi ertzetatik pasatzen dira Bilbok iparraldean dituen bi sarrerak: bata Egirletatik (Santo Domingo) eta bestea Enekuritik. Bilborekin lotzeko Artxandak badu beste bide bat: funikularra. Funikalarrak Bilboren ikuspegi ederra ematen du eta Artxandako atseden gunera eramaten du. Atseden gune horretan parkeak, igerilekuak, basoak, parrilak, ... daude.
-
Bilboren ikuspegia Artxandatik.
-
Eusko gudari eta milizianoen omenezko Aterpe 1936 oroigarria.