Santo Domingo komentua (Lizarra)
Santo Domingo komentua (Lizarra) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Lizarra |
Koordenatuak | 42°40′09″N 2°01′35″W / 42.669294°N 2.02652°W |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-467 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
467 | |
|
Santo Domingo komentua Lizarrako (Nafarroa) komentu zaharra da. Domingotarrek, Tibalt II.a Nafarroakoa (1253-1270) erregearen agindua jarraituz, 1259an sortu zuten. Karlos III.a Nafarroakoa lan handiak egin zituen komentuan bertan errege-errezidentzia lekuratzeko; lan horiek 1422an bukatu ziren. Nafarroako komentu aberatsenetariko bat izan eta bertan Nafarroako Gorteak sarritan bildu ziren. [1]
1809an, Napoleonen inbasioa zela eta, komunitateak komentua utzi behar izan zuten. 1814an itzuli ziren baina ondoren beste behin alde egin behar izan zuten, 1821-1823 urteetan. 1839an, Espainiako desamortizazioarekin, estatuaren eskuetara pasa zen eta hutsik gelditu zen. XX. mendearen hasieran erorkinak bakarrik gelditzen ziren. 1962an berreraiki zuten eraikuntza eta bolada batean, 1965tik 1970era domingotarrak itzuli ziren. Gaur egun, berrikuntza sakon baten ondoren, zaharrentzako egoitza da.
Eliza eta monasterioaren gorputz bat gordetzen da egun, biak gotiko estilokoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): José Goñi Gaztanbide: Historia del convento de Santo Domingo de Estella. Iruñea: Bianako Printzea, 1961.
- (Gaztelaniaz): Estella.com.es