Pierre Soulages
Itxura
Pierre Soulages (sulaʒ; Rodez, Frantzia, 1919ko abenduaren 24a - Nîmes, 2022ko urriaren 25a) frantses margolaria izan zen. Bigarren Mundu Gerra ondorengo Parisko eskolako margolari nagusietako bat izan zen. Bere obran argiaz egin zuen erabileragatik nabarmendu zen. Batez ere beltza erabiltzen du, beste kolore ilun batzuekin nahastuta, eta batzuetan margotu gabe uzten ditu gune txiki batzuk. Ore lodiz eta lerro zabalez margotzen du, idazkera txinatarra gogorazten duen eran. 1979tik aurrera bere koadroak –poliptiko monumentaletan antolatuak sarritan– pintura beltzez estaliak agertzen dira, halako moduan ezen, pintura nola eman den, argitan dardar egiten duela ematen baitu, eta nondik begiratzen den, tonuz aldatzen baita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2047-05-16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.