Séverine Berger
Itxura
Séverine Berger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | École du Louvre Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria |
Séverine Berger (Baiona, 1971) artearen historialari lapurtarra da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan jaio zen 1971n. École du Louvren eta Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonnen ikasi zuen. Villefranche-sur-Saôneko Paul-Dini museoko kontserbatzaile laguntzaile izan zen[1]. Arleseko museoko lanen tratamendua gainbegiratzen zuen Rodanoren Ahoetan. 2005an, Bordeleko museoetako lanen prebentzio-kontserbazioa jarraitzen hasi zen[2].
2013ko urriaren 23tik aurrera, Chartresko Arte Ederren Museoko zuzendari izendatu zuten[2]. Bertan lan egin zuen 2017ra arte, eta ondoren, Saint-Tropezko Annonciade Museoko zaindari bihurtu zen[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La poterie de Ciboure (1919-1945) (1998)
- Le Pays basque vu par les peintres, 1900-1950 (2000, 2005ean euskaratua)
- Clochers dans le ciel de Chartres, hier et aujourd'hui (2016, Jean-Pierre Gorgesekin batera idatzia)
- Les couleurs de Nadia (2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Berger, Séverine» Auñamendi Eusko Entziklopedia ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- ↑ a b (Frantsesez) Benquet, Jean-Michel. «Séverine Berger nommée directrice du musée» L'Echo Républicain 2013-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- ↑ (Italieraz) «Ritratto di Sévérine Berger, curatrice del museo de l'Annonciade» Saint-Tropez 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |