Aplikazio informatiko
Aplikazio informatiko bat aplikazio-programa edo aplikazio-softwarea (askotan App bezala laburtua) pertsonei jarduera bat egiten laguntzeko diseinatutako programa informatiko bat da. Adibide bezala hainbat aplikazio aipa daitezke, testu-prozesadorea, kalkulu-orria, kontabilitate-aplikazioa, web-nabigatzailea, multimedia irakurgailua, hegaldi-simulagailua, bideo-jokoen kontsola edo argazki editorea. Software izen kolektiboak aplikazio mota guztiei egiten die erreferentzia[1]. Software-sistemarekin ez da berdina gertatzen, batez ere konputagailuaren exekuzioarekin erlazionatuta baitago[1].
Aplikazioak ordenagailuarekin eta bere sistema-softwarearekin batera, multzoka edo bakarka argitaratu daitezke; aplikazio multzo horiei aplikazio-pakete edo suit deitzen zaie. Halaber, proiektuak software jabedun, kode ireki edo unibertsitario moduan kodifikatu daitezke. Plataforma mugikorrentzat sortutako aplikazioak sakelako mugikorraren aplikazio deritze.
Terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazioaren teknologian, aplikazioa erabiltzailearen onurarako era koordinatuan funtzio taldeak, eginkizunak edo jarduerak egikaritzeko diseinatua izan den konputagailu-software mota bat da. Beraz, aplikazio bat sistema-eragile batetik (konputagailu batek exekutatzen duena), erabilgarritasun batetik (eginkizun orokorrak edo mantenu-eginkizunak burutzen dituena) eta programazio-erreminta batetik (konputagailu baten programak garatzen dituenak) desberdintzen da. Aplikazio batek, betebeharreko jardueraren arabera, testua, zenbakiak, grafikoak edo elementu hauen konbinaketa bat manipula ditzake. Aplikazio-pakete batzuk eginkizun bakar batean zentratu egiten dira, testu-prozesaketa adibidez; beste batzuk, suit izenekoak, hainbat aplikazio sartuta dituzte eta horien eginkizunak ez dira berdinak.[3]
Metonimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazio hitza ez dago mugatuta aplikazioaren softwarearen parte izanagatik edo aplikazioaren softwarearekin zerikusia duen esanahiarekin[4]. Adibidez, aplikazioak programatzeko interfazea (API), aplikazio-zerbitzaria, aplikazioen birtualizazioa, aplikazioen bizitza-ziklo kudeaketa eta aplikazio-eramangarriak bezalako kontzeptuak aplikazio-informatiko guztietan ematen dira eta ez soilik aplikazio-programetan.
Aplikazioak eta aplikazio-hiltzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait aplikazio hardware-plataforma bertsio desberdinetarako erabilgarri daude, baina badira aplikazioak soilik plataforma batean lan egiten dutenak. Adibidez, geografia aplikazio bat Windowsentzat, hezkuntza-aplikazio bat Androidentzat edo Linuxeko joko bat. Batzuetan aplikazio berri bat sortzen da hardware-plataforma baten bakarrik erabilgarri dena eta plataforma horren komenigarritasuna handitzen duena. Horri aplikazio-hiltzailea edo app-hiltzailea deitzen zaio. Adibidez, VisiCalc, Apple II ordenagailurako garatua, lehendabiziko software modernoko kalkulu-orria izan zen eta horrek bulegoetarako konputagailu pertsonal berriak saltzea lagundu zuen. Blackberry mugikorretan bere posta elektronikoaren softwarea izan zen. Hogeita batgarren mendearen lehenengo hamarkadan, app laburdura (1981. urtean edo lehen sortua[5]) famatua egin da gailu elektronikoen —hala nola telefono adimentsuen eta tableten— aplikazioak adierazteko. Duela gutxi, bertsio laburtua idazmahaiko aplikazioen softwarea adierazteko baita ere erabili egiten da.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Webaren garapen eta erabilera ia unibertsalaren ondorioz, aplikazio natiboen artean desberdintasunak sortu dira. Komunitate informatikoan eztabaida polemiko bat egon da web-aplikazioek zenbait asmotarako ordezkatzen dituzten aplikazio natiboei buruz, batez ere gailu elektronikoetan, hala nola telefono adimentsuetan eta tabletetan. Zenbait erabilpenetarako web-aplikazioak ospetsuagoak egin dira, baina aplikazioen abantailek horiek garaiz desagertu ez daitezen laguntzen dute. Gainera, biak osagarriak edota integratuak izan daitezke[6][7].
Aplikazioen softwarea horizontala edo bertikala izan daiteke[8][9]. Aplikazio horizontalak famatuenak eta orokorrenak dira, erabilpen ohikozkoak direlako, testu-prozesadorea eta datu-baseak adibidez. Aplikazio bertikalak produktu espezializatuak dira, erakunde baten barruko industria, negozio edo departamentu konkretu baterako diseinatuak direnak. Softwareko suit integratuak fabrikazio-sistema, banku-sistema, kontabilitate edo bezero-zerbitzu baten alderdi espezifiko bakoitza maneiatzen saiatuko dira.
Mota askotako aplikazio-softwareak daude[10]:
- Aplikazio-paketea edo suit: elkar taldekaturik dauden aplikazio multzoa da. Orokorrean, funtzioak, ezaugarriak eta erabiltzaile interfazeak dituzte erlazionaturik, eta beraien artean elkarri eragin daitezke, adibidez beste aplikazioen fitxategiak irekiz. Aplikazio komertzialak paketeetan maiz saltzen dira, Microsoft Office, eta iWork esaterako, eta aplikazio libreak ere bai, Libre Office kasu, kalkulu-orriak, testu prozesadorea, eta abar, bateratzen dituztenak. Baina paketeak beste hainbat helburutarako daude, musika edo grafikoak kudeatzeko, esaterako.
- Enpresa softwarea: erakunde oso baten prozesuen eta datu-fluxuen betebeharrak asetzen ditu, hainbat departamentuei esker, askotan ingurune handi antolatu baten. Adibideak enpresa baliabide plangintza, bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak (CRM) eta horniketa katearen kudeaketarako softwarea dira.
- Hezkuntza softwarea: edukien banaketarako softwarearekin erlazionatuta dago, baina bere edukia edo ezaugarriak irakasleen edo ikasleen erabilpenerako moldatuta daude. Adibidez, ebaluazioak (probak) entrega ditzake, materialaren bidez aurreratzea jarrai dezake edo lankidetza ahalmenak barnera ditzake. Hemen ere aplikazio multzoak edo plataformak sortu egin dira, Moodle kasu.
- Simulazio softwarea: bere izenak adierazten duen bezala, sistema fisikoak edo abstraktuak simulatu egiten ditu ikerkuntza, trebakuntza eta entretenimendurako.
- Ingeniaritza produktuen softwarea: hardwareko eta softwareko produktuak garatzeko erabili egiten da. Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD), ordenagailuz lagundutako ingeniaritza (CAE), programazio lengoaien edizioa eta konpilazio erremintak, garapen ingurune integratuak eta aplikazioen programatzaile interfazeak software mota honetako adibideak dira.
- Baliabide garapenaren softwarea: baliabide inprimatuak eta elektronikoak sortzen ditu gainerakoek kontsumitu ditzaten, gehienetan ingurune komertziala edo hezigarria da. Software mota honen barruan arte grafikoen softwarea, idazmahaiko argitaratze softwarea, multimedia garapeneko softwarea, HTML editoreak, animazio digitalen editoreak, audioaren edo bideoaren konposizio digitala eta hainbat gehiago aurki daitezke.[11]
- Edukien sarbiderako softwarea: editatu gabeko edukietara sarbidea duen softwarea da, hala ere edukiaren edizioa ahalbidetzen duen softwarea eduki dezake. Software hau argitaratutako entretenimendu digital eta eduki digitalak kontsumitzeko gizabanakoen eta taldeen beharrak asetzen ditu. Multimedia-erreproduzitzaileak, web nabigatzaileak eta laguntza esploratzaileak dira adibide batzuk.
- Informazio langileentzako softwarea: erabiltzaileei informazioa sortu eta administratzea ahalbidetzen die, gehienetan sail baten barruko banako proiektuetarako, enpresa administrazioarekin desberdinduta. Adibideak denbora administrazioa, baliabide administrazioa, erreminta analitikoak, kolaboraziokoak eta dokumentaziozkoak. Testu prozesadoreak, kalkulu-orriak, posta elektronikoko eta blogeko bezeroak, informazio pertsonaleko sistema eta banakako baliabide editoreak informazioaren langileei eginkizun asko betetzen lagundu diezaiekete.
- Enpresa azpiegiturako softwarea: ahalmen arruntak ahalbidetzen ditu enpresako software-sistemak onartzeko. Datu-baseak, posta elektronikoko zerbitzariak eta sare eta segurtasuna administratzeko sistemak dira adibide batzuk.
Aplikazioak plataforma informatikoetan sailkatu daitezke. Esaterako, sistema eragile berezi batentzako hodei konputazio bezalako edukien banaketa sare bat eta Web 2.0 aplikazioak. Beste adibide gisa, gailu mugikorrentzako sakelako mugikorraren aplikazioak bezalako banaketa gailuak daude.
Sistema eragile bat aplikazio-softwarea izendatu daiteke kalkulu, neurketa, errepresentazio eta testu prozesamendu moduko eginkizun errazak, erabiltzailearen komando lerrotik edo interfaze grafikotik kontrolatzen ez direnak, gauzatu ditzakeelako. Aldiz, sistema eragileetan sartutako aplikazio-softwarea ez da kontuan hartzen, kalkulagailu software bat edo testu-editore bat esateko.
Hainbat informazio-software
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontabilitateko softwarea
- Datuen kudeaketa
- Dokumentazioa
- Dokumentuak automatizatzea
- Testu-prozesadorea
- Autoediziorako softwarea
- Diagramazio-softwarea
- Aurkezpen-softwarea
- Posta elektronikoa
- Blogetarako softwarea
- Enpresa baliabideen plangintza
- Finantza-softwarea
- Landa-zerbitzuen kudeaketa
- Lan-indarra kudeatzeko softwarea.
- Proiektuak kudeatzeko softwarea
- Egutegi-softwarea
- Enplegatuen programaziorako softwarea
- Lan-fluxuko softwarea
- Erreserba-sistemak
Entretenimendurako softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pantaila-babesleak
- Bideo-jokoak
- Arterako Softwarea
- Erakustaldiak
- 64K intro
Hezkuntza-softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikasgelaren kudeaketa.
- Erreferentzia softwarea.
- Inkesten kudeaketa. Inprimaki edo formularioak.
- Entziklopedia-softwarea.
Enpresa-azpiegiturako softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enpresa-laneko fluxu-softwarea.
- Datu-baseak kudeatzeko sistema (DBMS).
- Aktibo digitalak kudeatzeko softwarea (Dam).
- Dokumentuak kudeatzeko softwarea.
- Geografia-informazioko sistema (GIS).
Simulazio-softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Simulagailu informatikoak.
- Simulagailu zientifikoak.
- Simulagailu sozialak.
- Gudu-zelaiaren simulagailuak.
- Larrialdiko simulagailuak.
- Ibilgailuen simulagailuak.
- Hegaldi-simulagailuak.
- Gidatze-simulagailuak.
- Simulazio jolasak.
- Ibilgailuen simulazio jolasak.
Baliabideak garatzeko softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3D infografiako softwarea.
- Animazio-softwarea.
- Arte grafikoko softwarea.
- Grafiko rasterizatuen editorea.
- Bektore-grafikoen editorea.
- Irudien antolatzailea.
- Bideoa editatzeko softwarea.
- Audioa editatzeko softwarea.
- Audio digitaleko lan estazioa.
- Musika sekuentziatzailea.
- Gidoilaria.
- Html editorea.
- Jokoak garatzeko tresna.
Produktu-ingeniaritzako softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hardware ingeniaritza
- Ordenagailuz lagundutako ingeniaritza
- Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD)
- Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)
- Elementu finituen analisia
- Konpilazio-softwarea.
- Garapen integratuaren ingurunea.
- Konpiladorea.
- Estekatzailea.
- Errore-razlea.
- Bertsioen kontrola.
- Jokoak garatzeko tresna.
- Lizentzia-kudeatzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «application program Definition from PC Magazine Encyclopedia» www.pcmag.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Awn - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ E., Ceruzzi, Paul. (1998). A history of modern computing. MIT Press ISBN 0585078246. PMC 42856065. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Application Package Software: The Promise Vs. Reality | Cutter Consortium» www.cutter.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «The History of 'App' and the Demise of the Programmer» www.osnews.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «The silly web vs. native apps debate | Blog about computer science, math and philosophy» web.archive.org 2016-04-15 (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Web apps vs desktop apps» web.archive.org 2013-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «@Team LiB» web.archive.org 2013-10-31 (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «What is a Horizontal Application?» wiseGEEK (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «What is Application Software & Its Types» EDUCBA 2015-12-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Campbell-Kelly, Martin; Aspray, William. (2004). Computer: a history of the information machine. BasicBooks ISBN 9780465029907. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).