Jauregia dorretxea (Irurita)
Itxura
- Artikulu hau Iruritako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregi (argipena)».
Jauregia dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°08′N 1°33′W / 43.13°N 1.55°W |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | hotela |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Mayor, 19, 31730 Irurita, España |
Jauregia dorretxea edo Dorretxeko Markesaren jauregia Iruritako dorretxea da, Nafarroa Garaiko Baztan udalerrian dagoena. Herrigunean dago, herria aldez-alde zeharkatzen duen errepidearen aldamenean.
Ezagutzen den lehen etxeko jauna Pedro Pérez de Irurita, Peroren semea, izan zen. Lehen erreferentzia idatzia 1436koa da baina baliteke ordurako jada dorrea edo antzeko eraikin bat eginda egotea. Beste noble batzuekin batera Vianako Printzeak Baztango kaparetasun unibertsala berritu zezala lortu zuen. Egungo jabea, José María Hualde Ruiz de Gámiz da, Casa Torreko XI. markesa.[1]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jauregizar dorretxea, Iruritan dagoen beste dorretxea.
- Goienetxe jauregia, Iruritan dagoen Goienetxetarren jauregia.
- Jauregia dorretxea (Donamaria)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jauregia dorretxeari buruzko artikulu zabala. Diario Vasco egunkaria. (Gaztelaniaz)
- Iruritako Jauregia dorretxeari buruzko argibidea. Gara egunkaria.[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz)
- Iruritako Jauregia dorretxeari buruzko argibidea. Diario Vasco egunkaria. (Gaztelaniaz)
- ↑ «'Etxea zutik iraunarazteko dugun modu bakarra jendeari zabaltzea da'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).