Edukira joan

Andaluziaren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andaluziaren eguna, otsailaren 28an ospatzen da, eta 1980ko erreferenduma ospatzen du, Andaluziari, erabateko autonomia eman ziona.

Hiri eta herri askotan, balkoiak apaintzen dira, non Andaluziako bandera esekitzen den balkoiko burdin hesietatik, eta, beste gauza batzuen artean, patio andaluziar lehiaketak ospatzen diren.

Eskoletan, otsailak 28ko astea jai astea den arren, Aste Kulturala edo Aste Zuria bezala ezaguna, aste honen aurreko asteko ostirala, ikasketa eguna izaten da eskolan, andaluziar gosaria hartzen dute, Andaluziako ikurrei, bere historia eta ohiturei buruzko marrazkiak margotzen dituzte, antzezlan kostunbristak antzezten dituzte eta Andaluziako ereserkia kantatzen dute.

Agendan, Andaluziako Parlamentuan osoko bilkura bat ospatzea agertzen da, eta Sevillako Maestranzako Antzokian, Andaluziako Seme Kuttun saria José Saramago idazleari eta Andaluziako domina Miguel Baez Espuny, El Litri bezala ezagutzen den toreadoreari, Real Betis Balompié futbol taldeari, Carlos Cabezas Jurado, Bernardo Rodriguez Arias eta Felipe Reyes Cabañas saskibaloi jokalariei, Juana Castrori, Ramón Contrerasi, María García Torrecillasi, Eva Garrido "La Yerbabuena"ri, Rafael Martos Sanchez (Raphael abeslariari eta Javier Ruibali ematea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]