Edukira joan

Rosa Arburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Arburua

Bizitza
JaiotzaIrun, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/rosa-arburua-goienetxe?hizkuntza=es

Rosa Arburua Goienetxe (Irun, Gipuzkoa, 1961) Pedagogian doktore, EHUko irakasle eta historia ikertzailea da.[1]

Hainbat argitalpen ditu. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Hezkuntza Departamenduak antolatzen duen Ikerketarako Lizentzia lortu eta kontrabandoari buruzko monografia sendoa idatzi zuen. Moztu Filmak eta Kultur Mediarekin batera, kontrabandoaren inguruan sortutako Gaua Argituz proiektuan egindako ikerketen zuzendaria izan da.[2]

Hezkuntza eta Filosofian Doktorea, Berako Toki Ona Institutuan Geografia eta Historia irakasle jardun zuen. Bere hasierako argitarapenak Inguru Giroari eta Hezkuntzari buruzkoak izan ziren. Ondorengoak historia arloan kokatzen dira. Irundarra, Hondarribia du bizitoki, eta gurasoak Etxalarkoak ditu, bidasoarra dela esaten du. Etxean txikitatik entzun du kontrabandoaz, ohikoaz eta pertsonenaz, eta ikertzea erabaki zuen.

  • Hezkuntza eta Filosofi Zientzietan Doktorea.Euskal Herriko Unibertsitatea. 1993-X-26
  • Filosofi eta Hezkuntz Zientzietan Lizentziatua.Euskal Herriko Unibertsitatea. 1987.
  • O.H.Oko irakaslea. Donostiako Elizbarrutiko Magisteritza Eskola. Donostia 1982.

Esperientzia profesionala[3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea. Donostiako Kanpusa. 2011...Toki Ona Institutoa. Bera. Nafarroa. 1997-2011Toki Alai Ikastetxe Publikoa. Irun. Gipuzkoa. 1995-1997 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamendua. Irun-Donostiako Berritzaguneak. 1985-1992 Txingudi Ikastola. Irun. Gipuzkoa. 1982-1985

1960ko eta 1970eko hamarkadetako portugesen migrazioa ikertu zuen. Euskal Herriko mugaz gaineko portugaldarren pasa, 2012.

Neskatoak film dokumentalean eszena batzuetan azalpenak ematen ditu Baztan-Bidasoa eskualdekoak Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeei buruz. Zelako lanak egin zituzten, nola moldatu ziren Lapurdira pasatzeko, ea frantsesa erabili behar izan zuten eta nola moldatu ziren, zenbat ordutan lan egiten zuten, non lo egiten zuten...[4][5][6]

  • Wolframa. Diktadoreen arteko kontrabandoa.(2021)[8]
  • Les langues des le primaire. Le français dans le monde 1940-1960.Manuel Narbona, Rosa Arburua.
  • Nafarroako bortzirietako neskak Iparraldean. Sasoia. Lapurdum . Volumen XVIII . CNRS-IKER.
  • Educación para la salud e intervención educativa en la educación secundaria obligatoria. Pedro Aramendi Jauregui, Karmele Bujan Vidales, Rosa Arburua Goyeneche
  • La percepción del alumnado.Revista española de Pedagogía. Editorial Universidad Internacional de la Rioja. 2014 . ISSN 0034-9461 Pedro Aramendi Jauregui;Karmele Bujan Vidales;Rosa Arburua Goyeneche.
  • La educación para la salud en los programas de iniciación profesional. Bordon. Revista de Pedagogia. Editorial Sociedad española de Pedagogìa.
  • Euskal Herriko Mugaz gaineko portugesen pasan. Boletin de estudios del bidasoa.[9]
  • Gau lana. Kontrabandoa Bidasoa aldean. Alberdania, 2010. ISBN: 978-84-9868-335-6.[10][11]
  • 1940-1960 Bortzirietako gaztiak, Alberdania.2005
  • 2005.Nafarroako historiari buruzko monografía. Exedra. Oxford University Press, 2007
  • 2002.Paper birziklatua, basoaren arnasa. El mejor papel para el árbol, el papel reciclado, Gipuzkoako Foru Aldundia., 1990.
  • 2011an Irungo José Antonio Loidi Bizkarrondo Beka saria jaso zuen Euskal Herriko mugaz gaineko Portuges pasan lanagatik.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Gobernuen erantzuna bera da 1970ean eta orain»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  2. «Rosa Arburua Goienetxe-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  3. a b «ARBURUA GOYENECHE, Rosa María - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - UPV/EHU» Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
  4. Abril, Jon. (2017-11-17). «"Neskatoak" dokumentala» Argia (Argia.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  5. Abril, Jon. (2016). «neskatoak.eus | neskatoak dokumentalaren webgunea» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  6. Abril, Jon. (2016). Neskatoak dokumentala. vmeo.com.
  7. «ARBURUA GOYENECHE, Rosa María - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - UPV/EHU» Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  8. Gipuzkoa, Noticias de. «Rosa Arburuak 'Wolframa. Diktadoreen arteko kontrabandoa' liburua argitaratu du» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  9. «"Portugesen kontrabandoan hemengo jende gutxi ibili zela uste nuen"» Bidasoko Hitza 2018-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  10. «gau lana - kontrabandoa bidasoa aldean. Rosa Arburua. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  11. «Kontrabandoa ongi ulertzen da mugak dauden lurraldeetan; gainerakoetan, nekez» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  12. «Rosa Arburua ikertzailearen lanak irabazi du José Antonio Loidi Beka Irunen - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]