Oiongo Etnografia Museoa
Oiongo Etnografia museoa arabako Oion herrian kokatutako etnografia museoa da. 1995eko urtarrilaren 22an ireki zituen ateak lehenez, horretarako Etxe sindikaleko eraikineko aretoa egokitu zelarik.
Objektu aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bereziki aipatzekoa: Museoaren sarreran, III. Giralda dago ikusgai. Izena Jasokundeko Andra Mariaren Elizaren dorrearen puntan egon zen (1982-2000) haize orratzetik hartu zuen (irule baten irudia azaltzen da, gurpilarekin eta goruarekin). Materialak: Burua zurezko tailua da, eta gorputza burdinazko txapa.
Apaingarri erlijiosoak: kasulak, manipuluak, estolak, besahezur-zapiak, korporal poltsak, kaliz-errezelak, kapak, dalmatikak.
Nabarmenenak: kapa berdea, kasula, dalmatika, besahezur-zapia eta zetazko kaliz-errezel berdea., XVIII. mendeko materialak. Oihal zilarduneko ternoa, XVIII. mendearen erdialdekoa, Toledoko tailerretakoa. Damasko dalmatika zuria, zeta naturalezkoa, zuria eta arrosa.
Museoaren atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.Nekazariza
- Lurraren aireberritzea.
- Zokorrak haustea
- Lur landuen mantentzea.
- Bilketa
- Garraioa
- Fruitu ateratzea
- Oliogintza
- Ardogintza
- Ardogintza
- Abeltzaintza
- Identifikazioa.
- Lanbideak
- Zapatagintza
- Larrukigintza
- Zurgintza
- Pisuak eta Neurriak
- Solidoak
- Likidoak
- Garraioa
- Zama
- Trakzioa
- Etxeko Bizimodua
- Ogia egitea.
- Etxeko lanak.
- Altzariak.
- Eliz apaingarriak.