Maat
- Artikulu hau jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maat (argipena)».
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Maat | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ikonografia | luma |
Familia | |
Aita | Ra |
Ezkontidea(k) | Tot |
Maat, Egia, Justizia eta Harmonia kosmikoaren ikurra, jainkosa bezala ere irudikatzen zen, Raren alaba egiptoar mitologian.
Funtsean, maat, justizia unibertsalaren kontzeptu abstraktu bat da, munduan, bere sorreratik nagusi diren eta mantendu beharrekoak diren oreka eta harmonia kosmikoarena. Kosmobisio egiptoarra laburtzen du, greziarren harmonia eta aretearen antzerakoa, edo bertutearena, kristauen artean.
Maat eta harmonia unibertsala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maataren sinesmena, oso antzinatik dator egiptoar kulturan, eta kultura honen funtsezko elementu bat da, bere izaera dualistari zentzua ematen diona. Ra, eguzkiaren jainkoa, gauero, behe mundura, Duatera jaisten zen, eta, zeharkatu ostean, berriz agertzen zen zeruan hurrengo goizean. Munduaren birsortze eguneroko ziklo hau geldi ez zedin, Rak, Duatean, arrakastarekin aurre egin behar zion Apofisi, suge bezala irudikatutako gaizkiaren ikurra. Rak Apofis garaitu izan hau sinbolizatzeko, hau da, Ongiak Gaizkia garaitu izana, egiptoarrek, maataren printzipioa, Rari honen borrokan laguntzen dion jainkosa bezala irudikatzen zuten.
Maat, egiptoarrentzat, eurek gurtzen zituzten jainkoak elikatzen ziren indar ongilea zen. Horregatik, apaizek, egunero, ofrendak eta magia erritualak egiten zituzten, bere nagusitasuna bermatzeko, horren mende baitzegoen munduaren ordena harmoniatsu eta zuzenaren mantentzea.
Maat eta faraoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maat, estuki lotuta zegoen faraoiari, zentzu erlijioso eta moral batean. Lotura honek, bere garapen gailena, Egiptoko Antzinako Inperioan lortu zuen, eta ohikoa zen erregea bera izatea eguneroko ofrendak egiten zituena.
Faraoia, giza eta jainkotiar justiziaren irudikatze gailena, maataren nagusitasuna bermatzeaz eta bere herriaren ongizate eta oparotasunaz arduratu behar zen. Bi gauza horiek, estuki lotuak zeuden, Ordena, Egia eta Justizia printzipio berberek gidatzen baitzituzten.
Oparoaldia, faraoiaren lan onaren ondorio bezala interpretatzen zen. Aldiz, krisiak, maataren porrota esan nahi zuten gaizkiaren indarren aurrean. Pepi II.a hil ondoren izan zen krisi politikoaren ondoren, antzinako egiptoarren fedea krisian sartu zen, eta, beraz, maat kontzeptua, faraoiaren funtzioetatik banandua izan zen.
Maat jainkosa bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuetan, maat kontzeptua, jainkosa bat gehiago bezala irudikatzen zen, baina, dirudienez, hau, arrazoi alegorikoengatik izan zen, Maat jainkosak ez baitzuen askoz partehartze gehiagorik izan egiptoar jainkoen saga mitologikoetan.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainkosa bezala, Maat, emakume bezala irudikatua agertzen da, zutik edo eserita, buru gainean, bere ikurra den ostruka luma eramanez, bertikala, uas zetrua eta ankha ere eramanez. Akenatonen erregealdiaren ondoren, hegodun emakume bezala ere irudikatu zen.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainkosa hau irudikatzen duen hieroglifoa, ostruka luma bertikal bat da, oreka perfektuan eta beste aldaera batzuk. Ikur hau, Osirisen epaiketaren irudikapenean agertzen da, bi platereko balantza batean, hildakoaren Iba edo kontzientzia pisatzen zen unean, plater batean hildakoaren bihotza jartzen zen (bere kontzientziaren ikurra) eta bestean, Maat hieroglifoa agertzen zen (harmonia eta justizia unibertsalaren ikurra). Bihotzak, maatak beste pisatzen bazuen, hildakoak, beste munduan betiereko egonaldia lortzen zuen.
Gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maat, jainkosa bezala, Karnaken gurtua izan zen, bertako santutegian. Menfisen ere izan zuen tenplu bat, Deir el-Medinako tenpluan eta beste jainko batzuen omenezko beste tenplu egiptoar batzuetan gurtua izan zen.
Izen teoforoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izena, Antzinako Egiptoko historiako pertsonaia garrantzitsuek hartu zuten, Hatshepsut kasu, Maatkara Hatshepsut izenarekin.