Felicia Abban
Felicia Abban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sekondi-Takoradi (en) , 1936 |
Herrialdea | Ghana |
Bizilekua | Akkra |
Heriotza | Akkra, 2024ko urtarrilaren 4a (87/88 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Lantokia(k) | Akkra |
abbanfelicia.com | |
Felicia Ansah Abban (Sekondi, Urre Kosta Britainiarra,1935 edo 1936 - Accra, 2024ko urtarrilaren 4a) Ghanako lehen emakume argazkilari profesionala izan zen.
1960ko hamarkadan, Kwame Nkrumah[1] Ghanako lehen presidentearentzat argazkilari gisa aritu zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urte zituela, Felicia Abban Takoraditik Accrara joan zen, eta hantxe sortu zuen bere estudioa.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felicia Abbanek 50 urtez egin zuen lan. Argazkilari-ibilbidea, aitarekin argazkilaritza ikasi zuenean, hasi zen. Garai hartako emazte ikastun bakarra izan zen.[1] Accran sortu zuen bere tailerra, 1955ean, eta beste emakume batzuk kontratatu zituen ikastun gisa. Gero, Ghanako lehen emakume argazkilari profesionaltzat hartua izan zen, Afrikako bizitza garaikidea erakusten duen argazkilaria, bere objektiboaren bitartez ikusitako kontakizun bisualekin.[4][5] Lehen erakusketa publikoa ANO galerian egin zuen, 2017ko martxoan. Galeria hark Abbanen omenez estudioa museo bihurtzeko asmoa agertu zuen. Horrela, museoak bere lana zaintzen lagundu izan du, etorkizuneko artistak sostengatzeko plataforma gisa.[1] Felicia Abbanen argazki pribatuen bilduma, gertakizun batera joan baino lehen, bere buruari egin zizkion argazkiak dira. Bere gaixotasuna (artritisa) larriagotu zenean, erretiratu zen argazkilaritzatik.[6] 2019an, 83 urte zituela, hautatu zuten bere obra batzuk Veneziako Biurtekoan[5] aurkezteko.[7][8]
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felicia Abban Robert Abbanekin ezkondu zen, zeinak, 1957ko Ghanaren independentzia ospatzeko, Kwame Nkrumahren erretratua marraztu zuen oihal batean, hondoan loreak eta Ghanaren mapa bat zituela.[9] Robert Abban lehengo Ghana Textiles and Manufacturing Company (GTMC) zenaren kreazio-zuzendaria izan zen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felicia Abban 2024ko urtarrilaren 4an hil zen, 88 urte zituela.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Felicia Ansah Abban» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ a b c Tamara Best. (7 mars 2017). «Portraits by Ghana's First Woman Photographer» The New York Times.
- ↑ Laurian R. Bowles. Dress Politics and Framing Self in Ghana: The Studio Photographs of Felicia Abban. .
- ↑ «Felicia Abban: Remembering the Woman in all the Portraits» Aha! Review 10 septembre 2018.
- ↑ Adam Hakeem. (14 novembre 2017). «17 West African womxn photographers changing the world's visual language» Between 10 and 5.
- ↑ a b Caroline Roux. (2019). «Ghana arrives at the Venice Biennale, bringing new narratives with it» Financial Times.
- ↑ Laurian R. Bowles. (24 novembre 2016). «Dress Politics and Framing Self in Ghana: The Studio Photographs of Felicia Abban» African Arts 49 (4): 48–57. ISSN 1937-2108..
- ↑ Roxana Azimi. (2019). «Par petites touches ou de manière affirmée, l’Afrique s’est fait une place à la Biennale de Venise» Le Monde.
- ↑ «Qui sont les artistes des pavillons nationaux à la Biennale de Venise 2019 ?» Le Journal des Arts.
- ↑ Laurian R. Bowles. Dress Politics and Framing Self in Ghana: The Studio Photographs of Felicia Abban. .
- ↑ Ghana’s first female professional photographer is dead. 2024-01-05.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Ghana |