Bruce Nauman
Itxura
Bruce Nauman (Fort Wayne, Indiana, 1941eko abenduaren 6a) estatubatuar artista da. Eskultura, bideogintza, lan grafikoa eta performanceak landu ditu. Musika, matematika, fisika eta artea ikasi zituen. Lehen erakusketak Kalifornian egin zituen, eta horiei esker, bere izena Atlantikora eta Europara hedatu zen. Bakarkako lehen erakusketa New Yorkeko Leo Castelli galerian egin zuen. Argizarizko Eskutik ahora eskultura (1967) eta neonezko hainbat eskultura erakutsi zituen. Naumanen lana antiforma- edo postminimalismo-joeren barruan sartu behar da. 1994 eta 1995ean, 60 lanetik gorako erakusketa ibiltari batean, bizitzan zehar egindako lanak erakutsi zituen munduko museorik garrantzitsuenetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Indianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |