Jokin Errasti ez zen pilotari indartsuenetakoa, baina nekez galtzen zuen pilotarik, eta pilota ezker paretara gehien arrimatzen zutenetakoa zen. Esku huskako pilotan, hiru final handi jokatu zituen, bi final Binakako Txapelketa Nagusian, eta bat Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian. Final horietan, binaka, txapel bat jantzi zuen Mikel Unanuerekin; eta lau eta erdian, txapeldunorde geratu zen Patxi Eugiren aurka. Gainera, Errastik du esku huskako pilotan jarraian irabazitako partiden errekorra: 33 garaipen bata bestearen atzetik, 1997ko urriaren 26tik 1998ko ekainaren 21eraino.[2]