Orain arte fermio-kantitate urria ekoiztu ahal izan da. Bere propietate kimikoak gutxi ezagutzen dira. (III) oxidazio-egoera da ur-disoluzioetan existi daitekeen bakarra. 254Fm isotopoa eta hura baino astunagoak sintetizatzeko, elementu arinagoak (batez ere uranioa eta plutonioa) neutroiz biziki bonbardatu behar dira. Leherketa termonuklearretan baldintza horiek existitzen dira, eta laboratorioan ere errepikatu ahal izan dira, esaterako Estatu Batuetako Oak Ridge National Laboratory-ko fluxu handiko isotopo erreaktorean. Nobelioaren sintesia ere 250Fm kimikoki identifikatu zenean lortu zen. Fermioak ez dauka inolako erabilerarik, oinarrizko ikerketa ez bada.