Euskotrenen 900 seriea
Euskotrenen 900 seriea
| |
---|---|
Seriea | |
Mota | Aldiriko trena eta metroa |
Ekoizlea | CAF |
Urtea | 2011-2014 |
Ekoitzitako unitateak | 30 |
Konfigurazioa | |
Osaera | Mc-R-R-Mc |
Ardatzen disposizioa | Bo′Bo′ 2′2′ 2′2′ Bo′Bo′ |
Luzera | 69.458 mm |
Ezaugarri teknikoak | |
Trenbide zabalera | 1.000 mm |
Elektrifikazioa | 1.500 V |
Abiadura maximoa | 90 km/h |
Potentzia | 1.440 kW |
Motoreak | 180 kW-ko, TSA 8 motore (bogie bakoitzeko bi) |
Edukiera | 400 pertsona, 214 eserita |
Segurtasun sistemak | Euroloop |
Mando aniztuna | 2 |
Euskotrenen 900 seriea edo EMU-900 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein metro zerbitzuak egiteko erabiltzen duen tren serieetariko bat da, 30 unitate aniztun elektrikoz (EMU) osatutakoa.
Lehenengo hirurak 2011ko uztailean jarri ziren zerbitzuan, eta azkenak 2014ko hasieran entregatu ziren. 900 eta 950 serieek 3500 eta 300 serieetako trenak ordezkatu dituzte; 1977-89 eta 1983-85 urteen artean eraikitakoak, hurrenez hurren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urtarrilean Eusko Trenbideak CAF enpresari 27 EMUren eraikuntza esleitu zion, M-R-M osaerarekin 160 eserleku eta guztira 330 pertsonentzako edukierarekin, 129 milioi euroko kostuaz, BEZa kanpo.[1] Geroago, kontratua 30 tren unitatera handitu zen, M-R-R-M osaketarekin, 201 milioi euroren truke.[2]
Lehenengo tren unitatea 2011ko martxoaren 16an entregatu zen.[3] Durangon frogatu ondoren frogetako lehen bidaia martxoaren 21ean egin zuen, Donostia-Amara eta Hendaiako geltokiaren artean, Topo linean.[4] Uztailaren 22an linea horretan hasi zuen zerbitzu ematen, Euskotrenen sareko linearik erabiliena, alegia.[5]
Gaur egun serie honetako trenak E1 (Bilbo-Donostia), 1D (Durangaldea), E2 eta E5 (Topo), E3 (Txorierri) eta E4 (Urdaibai) lineetan ibiltzen dira, eta baita Bilboko metroaren 3. linean zehar ere.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tren unitate bakoitza lau kotxez osatzen da, bi kotxe motore (Mc) eta bi atoi kotxe (R), Mc-R-R-Mc osaeran, eta erdian bosgarren kotxe bat gaineratzeko prestatuta dago. Serie honek irisgarritasunaren aldeko hainbat neurri ditu:[6]
- Ateen identifikazio kromatikoa, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
- Arrapala automatikoak ateetan, ikus-entzunezko seinaleekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako.
- "T" erako megafonia eta interfono sistemak, entzumen arazoak dituzten pertsonen audifonoekin bateragarriak.
- Seinale akustikoak eta argi-seinaleak, entzumen zein ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
- Barruko espazio jarraiak.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serieak Bidaide izena du. Tren unitate bakoitzak Euskotrenek zerbitzu ematen duen udalerri baten izena du. Hala, 901 tren unitatetik 930ra Lasarte Oria, Donostia San Sebastián, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun, Hendaia, Usurbil, Orio, Zarautz, Zumaia, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar, Ermua, Abadiño, Berriz, Durango, Amorebieta, Gernika, Busturia, Mundaka, Bermeo, Galdakao, Basauri, Bilbao, Sondika, Derio eta Zamudio izena daramatzate.[7]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
EMU-919 eta 921 Atxuriko geltokian
-
EMU-924 Bediako Barroeta auzotik
-
EMU-900 baten barrualdea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hobbytren., 30-31 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).
- ↑ Vía Libre. (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Euskotren Serie 900 - Ferropedia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Euskotren. «Nota de prensa» (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).
- ↑ Euskotren. «Nota de prensa» (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).
- ↑ EUSKOTREN S/900 ALDIRIKO TRENA. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) listadotren.es. «Euskotren - 900» (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).