Urkizu-Iturbe jauregia
Urkizu-Iturbe jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Elorrio |
Koordenatuak | 43°07′47″N 2°32′29″W / 43.12976706°N 2.54144463°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Urkizu-Iturbe jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVII. mendean eraiki zen Suso errebalean, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, mende hartan Elorrion eraiki ziren jauregi gehienak bezala.[1]
Jauregi hau egin zuten Elorrioko bi familiarik ahaltsuenek, XVI. mendean bai Urkizu eta bai Iturbe familiak Elorrioko lehenak izan baitziren Sevillako merkatua irekitzen.
Urkizu leinua Elorrioko ospetsuena eta ahaltsuena izan zen. Abendaño etxean zuen jatorria. Gaur egun ere, zortzi etxe daude fatxadetan leinuaren armarria dutenak.[2] Iturbe leinua, berriz, Lekeriketa auzotik zetorren. Familia biak elkarrekin hasi ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta ezkontza bidez indartu egin zituzten bien arteko harremanak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.
XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.
Guk dakigula, XVI. mendean Mundu Berriko merkataritzan aritzeko asmoz Sevilla zapaldu zuten lehen elorriarrak izan ziren Pedro Perez Urkizu eta Zenita eta Juan Otxoa Iturbe. Seguruenik hara iritsi ziren Gipuzkoako zenbait merkatariren arrastoari jarraituta, hala nola Ibañez Hernani familia mondragoetarra. Handik aurrera, Sevilla bihurtu zen fortuna egiteko aukera paregabea elorriar askorentzat.[3]
Negozioetan bidelagun izatetik, senide izatera iritsi ziren Urkizu eta Iturbe familiak, ezkontza erababili baitzuten bien arteko harremana estutzeko. Urkizu-Iturbe jauregi hau da erabaki horren ondorio zuzena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urkizu-Iturbe jauregia Suso errebalean eraiki zen, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, garai hartan Elorrion egin ziren jauregi gehienak bezala.
Fatxada nagusian jauregiak Urkizu eta Iturbe leinuen armarria dauka, zehazkiago, Juan Urkizu Gerbellano kapitainarena eta haren emaztearena Katalina Iturbe Otalora, zeinek seme bat izan zuten, Tomas Urkizu Iturbe, 1655ean Alcantarako Ordenako zaldun izan zena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fatxada nagusiaren xehetasuna
-
Urkizu-Iturbe familiaren armarria
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.
Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:
XV. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.
XVI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitiatxikia jauregia. Errenazentista.
- Arabio jauregia. Errenazentista. Fatxadan armarri ikusgarria du, marmol zuriz egina. Hegoaldeko fatxadan loggia bikoitza dauka.
- Ibarguen-Urkizu jauregia. Errenzentista.
- Iturbe jauregia. Errenazentista.
- Larreategi jauregia. Errenazentista. Karaktere gotikoz idatziriko harria du horma ertzean, 1542koa.
- San Fausto errebaleko etxea. San Fausto errebaleko zaharrena seguruenik.
- San Fausto errebaleko jauregia. Errenazentista.
- Suso errebaleko jauregitxoa. Errenazentista.
XVII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitia jauregia. Barrokoa.
- Altzerreka-Mendiola jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Andueza jauregia. Barrokoa. Txintxirri izenaz ere ezagutzen da.
- Arespakotxaga-Azkarraga jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Mendibil jauregia. Barrokoa. Eredutzat hartu zen herriko beste jauregi batzuk egiteko.
- Arriola jauregia. Barrokoa.
- Elorrioko udaletxea. Barrokoa
- Iturri jauregia. Barrokoa.
- Lariz jauregia. Barrokoa.
- Lekerika-Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu etxea. Barrokoa.
- Urkizu-Tola jauregia. Barrokoa. Oinplano karratua du eta lau ertzetan, pinakuluak.
- Zearsolo jauregia. Barrokoa. Casajara izenaz ere ezagutzen da. Loggia ederra dauka eta balkoietako burdinaren eta teilatu-hegaleko zuraren lanketak arreta berezia eskatzen du.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esteibar-Arauna jauregia. Barrokoa.
- Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu jauregia. Barrokoa.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
- Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
- Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
- Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
- Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
- Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
- VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 178 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Basterretxea Kerexeta, Igor. (2004). Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. , 59 or. ISBN 84-609-0156-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elorrioko Udalaren webgunea.
- Azaleratu zure alde erromantikoa. Elorrioko Udala.