Uriarte jauregia
Uriarte jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Lekeitioko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Lekeitio |
Koordenatuak | 43°21′45″N 2°30′16″W / 43.362606°N 2.504307°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005161 |
30 | |
Uriarte jauregia Lekeition (Bizkaia) kokaturik dagoen jauregi barrokoa da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trapezio formadun oina du. Erdian, eraikinaren bihotzean, Erdi Aroko dorrea dago eta dorre honen inguruan egin ziren XVI-XVIII mendeen artean zenbait eraberritze eta hedapen, egungo forma hartuz. Dorrearen erdiko kuboak lau isurkiko estalkia, bertatik ateratzen direlarik horma bakoitzerako teilatuak, isurki bakarrekoak direlarik. Areto desberdinak babesten dituzte. Goitik behera bere fatxadaren azaleran hiru zati desberdin bereiz daitezke: bi alboak eta erdialdea. Bi alboak, nahiko itxiak, eraikin osoaren hegalak dira, eta erdiko zatia askoz ere interesgarriagoa da.
Hiru altueretan dago egituratuta, eta barrualdeko Erdi Aroko kuboan, hiru altuera horiek bost bihurtzen dira. Eraikinerako sarrera dorreko horma zulatuz ireki da, eta lehenengo solairuan dago. Bertara iristeko, eskailera axial bat dago. Aipatutako eskaileratik eraikinaren solairu noblera iritsiko gara, eta bertan espazio ireki bat dago, zutabe toskandarren gainean puntu erdiko hiru arku daudelarik. Ataripe honetara irekitzen dira sarrera-baoak, dintelduak eta plaken bidez belarrian irekiak. Goiko erregistroari dagokionez, kanpoaldera erregistro noblearen planteamendu berberak ditu, baina erdiko bao osoa murriztu egin da, izan ere, bertan kokatu da Bengolea,Txurruka, Olaeta eta Olanotegiren armarri ikusgarria. Loggia altu honetako alboetako beste bi baoetan gaur egun beira jarri da eta forjaketa-barandak dituzten balkoietarako sarrera bihurtu dira.
Uriarte jauregia, bere osotasunean, Bizkaian dagoen XVII. mendeko egoitzazko hiri-jauregien bertsio bikainenetako bat dugu. Jauregi honen antolamendu berezia ez da barrokoa, baizik eta lehenagokoa, errenazentista, hain zuzen, izan ere, loggi altuak Bizkaiko beste zenbait jauregitan ere aurkitzen dira, hala nola Oxirando eta Muntsaratz jauregietan. Turpin dorreari loturik dago iparraldean.
Babesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998. urtetik aurrera babes bereziko monumentu historiko izendaturik dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).