Sugan
Sugan | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Beasain (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 2005 - 2008 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar |
Taldekideak | |
Victor Sanchez Jon Eskisabel Elixabet Bujanda Maria Amolategi Garazi Zabaleta |
Sugan, Beasaingo euskal musika talde bat izan zen. Gaztea Sariak 07an sari bat jaso zuen.
Bere abestirik famatuenak Itxura garestia, Zarena zarelako eta Irakurketa dira. Taldearen izen bereko lehen disko honetan, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen dira.
Taldeak dauzkan bereizgarri nagusiak pianoa eta ahotsak dira, melodia eta doinu lasaiak tartekatzen dituzte abeslarien ahots bikainekin. Pop musika dela esan daiteke. Abesti askok, amodioari buruz hitz egiten dute.[1]
Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sugan taldea honako hauek osatzen dute:
- Maria Amolategi: ahotsa
- Garazi Zabaleta: pianoa (Letra eta musika)
- Elixabet Bujanda: bigarren ahotsak
- Jon Eskisabel: gitarra eta baxua
- Victor Sánchez: bateria
Goenkale telesailean asko entzuten da "itxura garestia", Atxuri tabernan daudenean, baina azken aldi honetan, lehen diskoko abestiak jartzen dituzte. Orain dela gutxi, ordea, Pilotari telesailarentzako abesti berria estreinatu du Suganek, "Irakurketa" izenekoaren moldaketa, hain zuzen. Telesail honengatik, oso famatua egin da Sugan.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maketa (Komertzializatu gabe)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. diskoa (Sugan):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zarena zarelako
- Itxura garestia
- Sinesten
- Zuhaitza
- Una pasion sin razon
- Atzoko agurra
- Ez dut nahi
- Maitatzen zaitudalako
- Denboraren hitza
- Irakurketa (Pilotari telesailarentzat moldatuta)
- Tu y yo
- Cada vez que estoy contigo
- Espetxeratuta
2. diskoa (?): "Malko Gorria"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disko hau ere Elkarrekin argitaratu zuten.
- Mugimenduan
- Lehen Zauskada
- Irudiaren Bizitza
- Arrazoiak
- Bizi nahi dut
- Elkartuko gara
- Eskerrak
- Gorroto hezurrak
- Hiriak
- Mina ez da inoiz
- Nolabait nonbait
- Zai
- Zertarako