Edukira joan

Sandra Faber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandra Faber

(2013)
Bizitza
JaiotzaBoston1944ko abenduaren 28a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1972) Doktoretza
Swarthmore College (en) Itzuli 1966) Artean graduatu
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaVera Rubin
Doktorego ikaslea(k)Tod R. Lauer (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)University of California, Santa Cruz (en) Itzuli
Carnegie Institution for Science (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakSarah Lee Lippincott (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Sandra Moore Faber (Boston, Estatu Batuak, 1944ko Abenduaren 28an) fisikari estatubatuarra da, astronomian doktorea eta bereziki galaxien prestakuntza eta eboluzioa, eta unibertsoaren egituraren eboluzioa aztertzeagatik ezaguna[1]. Californiako Unibertsitatean astronomia eta astrofisika irakasle bezala lan egiten du[2]. Faber-Jackson harremanaren aurkitzaileetako bat da, eta Keck teleskopioaren diseinuan erabakiorra.

Swarthmoreko Unibertsitatean fisika lizentziatura ikasi zuen, eta 1966, ohore handiz eman zitzaion lizentzia. Ondoren, bere karrera jarraitu zuen. Harvarden astronomia doktoretza bat egin zuen ondoren, eta 1972 urtean aurkeztu zuen tesia[2]. Urte horretatik aurrera Kaliforniako Unibertsitateko Lick Behatokian hasi zuen bere lana, Santa Cruzen (UCSC)[1].

Bere lorpen handienetakoak Keck behatoiaren diseinuan parte hartzea eta Hubble teleskopioaren diseinua prestatu zuen lantaldeko kide izatea dira. Teleskopio horren lentean arazo bat identifikatzen ere lagundu zuen, argazkiak aberrazio esferikoekin ateratzen baitziren, tresnaren eraginkortasuna zalantzan jarriz. Bere lanak eragin handia izan du Big Bangaren teorian. Teleskopio handien diseinuari eta erabilerari egindako ekarpenengatik txalotua da bere arloan.

Robert Jacksonekin elkarlanean Faber-Jackson erlazioa garatu zuen Lick Behatokian, galaxia eliptikoen tamaina eta horiek osatzen dituzten izarren barne abiadura orbitalen arteko harremana zehaztuz. Galaxien mugimenduaren lege bat da, eta galaxien distantzia zehazteko modua eskaitzen du.

1984an John Gallaherrekin batera artikulu bat idatzi zuen, galaxiak argi gabeko materia hodei handi, hotz eta ikusezinez inguratuta zeudela azalduz, materia iluna izenekoa. Galaxiak materia horretatik abiatuta eratuak izan zirelako hipotesia zuten, unibertsoa neutrinoz osatutako materia beroz osatuta dagoelako ikuspuntua sostengatzen duena.

Faber, zazpi samuraiak bezala ezagutzen den zientzialari taldeko kide izan zen, "Atraktore Handia" identifikatu zuena, 100 milioi argi-urteko eremu batean grabitate indarra duen galaxia kontzentrazio bat, unibertsoaren hedapen eredua zalantzan jartzen duena, itxuraz.

Beste batzuekin batera, CANDELS proiektua sortzen lagundu zuen, Hubble teleskopioak hartu zuen unibertsoaren estatistika-laginik handiena izan zena[1].

Deimos (Deep-Imaging Multiobject Spectrograph) proiektuko ikertzaile nagusia da. Deep (Deep Extragalactic Evolutionary Probe) proiektuaren muinean da, Keck teleskopio bikiak eta Hubble Space Telescope 2 erabiliz urrutiko galaxien eskala handiko ordezkapena.

Gaur egun Lick behatokian lan egiten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Astronomer Sandra Faber awarded California Academy of Sciences Fellows Medal». news.ucsc.edu (ingelesez). 2017ko martxoaren 15an kontsultatuta
  2. a b «Professor Sandra M. Faber». ucolick.org (ingelesez). 2017ko martxoaren 8an kontsultatua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]