San Roman eliza (Ezkerekotxa)
San Roman eliza (Ezkerekotxa) | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Ezkerekotxa |
Koordenatuak | 42°50′54″N 2°27′09″W / 42.84843°N 2.45259°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Izena | Erroman Zesareakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
San Roman eliza Ezkerekotxako (Iruraiz-Gauna) eliza parrokiala da, Roman Zesareakoari eskainia. Ezkerekotxari buruzko lehenengo erreferentzia 1040. urtekoa bada ere, bere elizaren lehen arrastoak XII. mendekoak dira. Barnean duen harrizko erretaulagatik nabarmena da[1]. Eusko Jaurlaritzako ondasun babestuen artean sailkatu zuen, eta Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidearen baitan sartu zuen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizan aurkitzen ditugun arrastorik zaharrenak XII. mendekoak dira. XIII. mendearen bukaera aldera egoera ekonomikoa ona izango zen, elizaren absidea handitu zutelako. Pizkundean bere harrizko erretaula gehitu zuten, oso elementu arraroa. Hurrengo mendeetan sakristia, eliz ataria eta apaiz-etxea gehitu ziren, gaur egun parrokiaren espazio multzo osatzen dutenak[1].
Artea eta arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko herrietan parekorik ez duen ate bat du, Arabako arkitektura erromanikoaren hasierakoa. Xake itxurako dekorazioa du kanpoko arkiboltan, eta inongo dekoraziorik ez gainontzekotan. Kapitelak oso higatuak daude, baina hosto batzuk, aingeru bat eta motibo geometrikoak antzematen dira[1].
Absidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Absidea beranduago eraiki zen, XIII. mendean, erromaniko eta gotikoaren arteko trantsizioan. Landareak, fruituak eta zuhaitzak ikus daitezke bertan. Natura-elementuez gain, belodun emakume bat eta eskuartean liburu bat duen gizon bat daude. Animalia fantastiko bat, untxi bat ehizatzen ari den arrano bat, aurpegi leun bat eta munstro itxurako beste aurpegi bat ere ikusten ditugu, azkenengo hau, kolometako fuste bat irensten ari delarik[1]. Lehenago, beste leiho bat ere bazegoen, baina sakristiaren eraikuntzarekin hau itxi zen[1].
Barnealdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak kredentzia bat du, sakristiak eraiki aurretik elizan behar ziren elementuak gordetzeko armairu bat paretan. Normalki, koloma batez lotzen ziren bi arku egon ohi ziren paretan, eta dekorazio eskultorikoa jartzen zitzaion. San Romanen bi arkuak ikus daitezke eta gainarku bat, emakume belodun baten aurpegia markozkatzen du; bertan jatorrizko polikromia antzematen da[1].
Erretaula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretaula berezia da, harrizkoa delako. Romanen martirioaren pasarteak agertzen dira bertan. Italiako arkitekturan ohikoa den elementua du erdian[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g «San Erroman eliza, Ezkerekotxa» Álava Medieval / Erdi Aroko Araba 2018-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ «San Román Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).