Parnasianismo
Parnasianismoa XIX. mendeko bigarren erdialdeko frantses poesia-mugimendua izan zen, erromantikoen lirismoari aurka egiteko sortua, eta poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuena.
1836an Théophile Gautierrek Mademoiselle de Maupin liburuaren hitzaurrean «artea arteagatik» teoria aurkeztu zuen. Artea erabilgarria izan ez zedin nahi zuten zenbait poeta inguruan elkartu zitzaizkion. Leconte de Lisle (Poèmes antiques, 1853) aitzindari nagusia izan zen.
Hasieran, garai hartako gizarte-gaiak erabili zituzten, eta geroago mitologiakoak, epikoak, antzinako herrietakoak, Indiakoak eta Greziakoak, etab. Mugimenduaren izena zenbait kidek idatzi zuten Le Parnasse Contemporain (1886, 1871, 1876), hiru alez osatutako poesia-bildumatik eratorria da. Le Parnasseren hirugarren alea argitaratu zenerako taldea banatzen hasia zen. Gautier, Baudelaire, Banville, Leconte de Lisle, Glatigny, Sully Prudhomme, Heredia, Coppée, Mallarmé, Verlaine izan ziren parnasianismoaren jarraitzaile ezagunenak.
Europan eragin nabaria izan zuen, batez ere Espainiako eta Portugalgo modernisten artean eta Jeune Belgique mugimenduan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parnasianismo hitza grezieratik dator: Parnaso mendia zen Musak, Apoloren alabak, bizi ziren mendia. Estetika berri hau Théophile Gautierren Émaux et Camées (1852) Leconte de Lisleren Poèmes antiques (1852) liburuetan iragarri zen. Mugimendua sortzeko eta indartzeko ere aldizkari hauek garrantzi handia izan zuten:
- Revue Fantaisiste (1861), Catulle Mendèsek sortuta eta zuzenduta.
- La Revue du Progrès (1863), Lois-Xavier de Ricard sortuta. Paul Verlainek hemen argitaratu zuen bere lehenengo poema.[1]
- L'Art (1865), Leconte de Lislek emandako ideia baten gainean Lois-Xavier de Ricardek sortu zuen.
- La Renaissance littérarie et artistique (1872-1874), Émile Blémontek sortutakoa.
- Le Petit traité de versification française (1872), Théodore de Banvillek sortutakoa.[2]
- Le Polythéisme Hellénique (1863), Louis Ménardek sortutakoa.
- Les Rêveries d'un Païen mystique (1876), Louis Ménardek sortutakoa.
- La Légende du Parnasse Contemporain (1884), Catulle Mendèsek sortutakoa.
- Le Parnasse Contemporain (1866-1876). Hor, mugimenduari forma eman zioten. Antologia moduan, paranasianismoaren jarraitzaileen poema handiak jaso zituen: Théophile Gautier, Leconte de Lisle, José María de Heredia, Théodore de Banville, Sully Prudhomme, Catulle Mendès eta Albert Mérat. Agertu ziren beste poetak, Charles Baudelaire, Paul Verlaine eta Stéphane Mallarmé, ondoren Sinbolismoaren barruan kokatuko ziren. Alphonse Lemerre editoreak hiru ale plazaratu zituen:
- Le Parnasse contemporain, I (1866)
- Le Parnasse contemporain, II (1869-71)
- Le Parnasse contemporain, III (1876)
Parnasianismoaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Subjektibismo poetikoaren aurkako jarrera: inpertsonalitatea, urruntasuna, objektibatasuna nahiago dituzte. "Ni"aren aurkako jarrera. Poema haietan, "ni" ez da agertzen.
- Lirismoa eta emozio poetikoa mespretxatzen dituzte.
- Deskribapenak garrantzitsuak dira. Irudiak plastikoak eta garbiak dira.
- Formak garrantzi handia du. Edertasuna erabateko helburua da, "artea arteagatik". Perfekzioa bilatzen dute eta poesia haien eskuetan bitxiak bezalakoa da, haiek urreginak izanik. Haren ustez, poesia arte plastikoa bezalakoa da.
- Metrika estua, hertsia. Metrika klasikoaren aldeko jarrera, esaterako sonetoa.
- Lizentzia poetikoak desagertzen dira.
- Errealitatik kanpo egotea gustukoa dute, denbora eta espaziotik kanpo. Ondorioz, gustukoak dituzte mitoak, kondairak, ametsak.
- Politikan eta gizarte kontuetan ez dira konprometitzen. Artea kezka bakarra dute eta inoiz ez du asko pedagogikorik edo praktikorik.
- Filosofia ezkorra: betiko ametsen eta idealen erorketa irudikatzen dute. Arima modernoaren desesperazioa adierazi nahi dute. Testuinguru horretan, heriotza liberazioa izan daiteke.
- Grezia eta Erromako artea atsegin dute, historiako irudiak, giro exotikoak eta finak. Errealitate garaikidetatik at daude.
- Jarrera antiklerikala
Parnasianismoaren poetak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzindariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leconte de Lisle (mugimenduaren burua)
- Catulle Mendès
- Albert Glatigny
- Sully Prudhomme
- José María de Heredia
- François Coppée
- Léon Dierx
- Louis Ménard
- Armand Silvestre
Hasieran parnasianistak, gero sinbolistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ M.A.Feria (2016), 32.or
- ↑ http://www.espacefrancais.com/le-parnasse/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Parnasianismoari buruzko definizioa.
- (Frantsesez):Leconte de Lisleren Poèmes Barbares