Edukira joan

Larraine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larraine
 Zuberoa, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Larrau
AuzapezaJean-Dominique Iriart
(2020-2026)
Posta kodea64560
INSEE kodea64316
Herritarralarraintar
Ezizenajente karesant, koki handiak eta uhuñak
Geografia
Azalera126.80
Garaiera319-2022
Demografia
Biztanleria197 (2018:  −2)
Dentsitatea1,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,48
Ugalkortasuna[1]‰ 87,1
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,34 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,71 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 73,36 (2010)
Erabilera% 45,35 (2011)


Larraine ([laraiɲe]) Zuberoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Basabürüa eskualdekoa.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bera oso menditsua da, Orhi (2.022m), Belozkarre (1.173m), Salhagaina (1.053m), Barazea (1.893m) mendiak udalerri honen lurraldean daudelarik besteak beste. Zuberoako udalerririk zabalena ere bada bere 126,8 km²-ekin. Bertan daude baita, Holtzarteko arroil famatuak.

Bestela, Larraineko mendateak herria Otsagabiarekin (Nafarroa) lotzen du.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine eta Etxebarre dira udalerri mugakideak, ekialdean Ligi-Atherei eta Santa Grazi, mendebaldean Lekunberri eta Mendibe Nafarroa Behereko udalerriak eta hegoaldean, Izaba, Uztarroze eta Otsagabia, Nafarroa Garaian.

Aitona bat eta ume bat palan jokatzen Larraineko pilotalekuan

Etxeak eta Auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ekhibegia
  • Ekhialtea-Xipi-Pettarra
  • Inhurritz
  • Buruzieta
  • Herri
  • Zarzaia
  • Urartea
  • Belhaudi-Irati

Historiaurreko aztarnak topatu dira udalerrian eta 1178ko agirietan irakur daitekeen moduan Sauveladeko monasterioak jaso zuen udalerriaren prioretza, Larraineko jaunaren eskutik. Done Jakue bidea egiten ari ziren erromesentzat ospitale bat ere izan zen Erdi Aroan.

Laborantza, basogintza, artzaintza eta turismoaren inguruko zerbitzuak dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak.

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
848 813 751 948 1 004 1 157 1 188 1 235 1 170
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1 307 1 190 1 167 1 048 948 886 919 857 861
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
846 840 790 897 698 615 600 544 458
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
450 405 345 298 241 214 204 195 194


Alkatea Agintaldia
Marcel Accoceberry 1983-2008
Sébastien Uthurriague 2008-2014
Jean-Marc Bengochea 2014-2020
Jean-Dominique Iriart 2020-2026

Udalerriak eskola publiko bat du, ama-eskolako eta lehen hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituena. Ama-eskola mailan, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ikasleek euskaraz ikasten dute, murgiltze ereduan[2]. Lehen hezkuntzako ikasleek eredu elebidunean ikasten dute[3].

2021etik aurrera Txik Txak autobus sareko 60. lineak zerbitzua ematen dio udalerriari uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera. Linea honek bi geltoki ditu Larrainen: Holtzarteko aparkalekua (Logibar auzoa) eta Aduana zaharra.

Horrez gain, udalerriko biztanleek Txik Txakeko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute urtean zehar, astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera, Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.

Larraineko Beñat Behety[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Larrainen[6] Basabürüako euskara[7] da nagusi, zuberotar euskalkiaren aldaera.

Herriak antolatutako azken maskaradak 1997an[8] eta 2010ean[9] izan dira.

1991an, larraintarrek Xalbador pastorala prestatu zuten (Roger Idiartek idatzia). 2011an Johañe Bordaxarren Telesforo Monzon pastorala antolatu zuten[10].

Betzüla trofeoaren esku huskako pilota txapelketaren erdi-finalak eta finalak herriko trinketean jokatzen dira[11].

2015etik 2019ra Xibero Trail mendi lasterketa antolatzen zen udalerriaren[12].

Larra Larrau bizikleta proba Larrainetik pasatzen da[13].

2007ko Frantziako Tourreko 16. etapa, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana, Larrainetik igaro zuen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraintar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-06-28). «Hiru murgiltze klase berri idekiko dituzte, eta lehen aldikoz publikoko lehen mailan» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  3. Euskarazko murgiltze edo elebidun saila eskaintzen duten eskolen zerrenda. .
  4. «Behety, Beñat - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  6. «Larraine - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  7. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  8. aritz. «Zuberoako maskaradak urtez urte» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  9. dantzancom. «Abiatu dira maskaradak Zuberoan» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  10. «"Monzon Pastorala" Larrainen» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  11. «Larrainen, Betzüla trofeoa arra jiten da !» xiberokobotza.org 2022-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  12. SARTZEA | Xibero Trail Holzarte/Orhi. 2016-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  13. «IRATI XTREM / LEHIARIK GABEKO MARTXA ZIKLOTURISTA» www.larralarrau.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  14. (Frantsesez) Église Saint-Jean-Baptiste. .
  15. (Frantsesez) Croix de procession. .
  16. (Frantsesez) Autel-tabernacle. .
  17. (Frantsesez) Statue : Vierge à l'Enfant. .
  18. «Ibarren handitasunean» Berria 2021-08-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]