Edukira joan

Léon Herran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léon Herran
Bizitza
JaiotzaSantizpirita, 1896
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1996 (99/100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea eta kultura-ekintzailea
KidetzaSociété des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne

Léon Herran (Baiona, 18961996) inprimatzaile, kazetari eta kultura eragilea izan zen, batez ere Lapurdiko hiriburuari buruz idatzi zuena.

Santizpiritun jaio eta bizi izan zen; Léon sei seme-alabaren artean bosgarrena zen. Lanbidez inprimatzailea izan zen eta jaioterriko Imprimerie de la Presse izenekoan zuzendaria izan zen. Ikasketez autodidakta izan zen. Baionaren nortasuna eta berezitasunak ikuspuntu gaskoizale, frantseszale eta kontserbadoretik defendatzen dituztenen artean kokatu zuen bere burua.

Iritzi honetatik hurbil dauden hiriko zenbait kultura elkartetan egiteko garrantzitsua izan zuen:

Baiona euskal eremutik kanpo kokatzearen ikuspegia bazuen ere, euskal mugimenduarekin harremanak izan zituen eta adibidez hirian zalaparta handia sortu zuen Aintzina aldizkaria bere inprimategian argitaratu zen[3].

Baionako XX. mendearen hasierako historiaren eta istorioen narratzaile nagusienetakoa izan da. Arte eta Letretako zaldunen gurutzea eman zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]