Khakasia
Khakasia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
State Anthem of the Republic of Khakassia (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Republic of Khakassia | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KK | ||
Hiriburua | Abakan | ||
Khakassiako Errepublikako Burua | Valentin Konovalov (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°30′N 90°00′E / 53.5°N 90°E | ||
Azalera | 61.569 km² | ||
Mugakideak | Kemerovo oblasta, Altaiko Errepublika, Tuva eta Krasnoiarsk kraia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 528.175 (2024) −3.861 (2021) | ||
Dentsitatea | 8,58 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Khakasera | ||
Ordu eremua | Krasnoiarskeko ordua eta Asia/Krasnoiarsk | ||
Matrikula | 19 | ||
r-19.ru |
Khakasia[1] (errusieraz: Хака́сия) edo Khakasiako Errepublika (errusieraz: Респу́блика Хака́сия, translit.: Respublika Khakasia; khakaseraz: Хакас Республиказы) erdialdeko Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Siberiako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 61.900 km²ko eremua du eta 2010ean 532.403 biztanle zituen[2]. Hiriburua Abakan da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khakasia Jenisei ibaiaren goiko arroan dago, Abakan ibaiadarraren arroan, Altai mendien iparraldean. Iparralde eta ekialdean Krasnoiarsk kraiarekin du muga, hego-ekialdean Tuvarekin, hego-mendebaldean Altaiko Errepublikarekin eta mendebaldean Kemerovo oblastarekin. Abakan haranaren hego-ekialdean dauden Mendebaldeko Saian mendien gailurra Karagosh (2.930 m) da; mendebalde eta ipar-mendebaldean dauden Abakan eta Kuznetsk Alatau mendilerroek, berriz, Verkhny Zub (2.178 m) dute punturik garaiena[3].
Lurralde lehorra da, kontinente barruko klima oso gogorra duena. Landaredia beheko lurretan estepakoa da eta goiko lurretan basoa gehienbat[4].
Hiri nagusiak Abakan, hiriburua, Abaza, Txernogorsk, Saianogorsk eta Sorsk dira[5].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abere hazkuntzaz gainera, meatzaritza (kobrea, molibdenoa eta burdina) eta elektrizitate produkzioa dira aberastasun iturriak[6].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Khakasiak 532.403 biztanle zituen[2]; �,7 errusiarrak ziren eta ,1 khakasak, %1,1 germaniarrak, %1 ukrainarrak eta %0,6 tatariarrak. Erlijiorik hedatuena kristautasun ortodoxoa da (biztanleriaren 1,6 2012an[7]).
Talde etnikoa |
1926ko errolda | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970ko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010ko errolda1 | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | |
Khakasak | 44.219 | ,8 | 48.512 | ,8 | 54.750 | ,3 | 57.281 | ,5 | 62.859 | ,1 | 65.421 | ,0 | 63.643 | ,1 | ||
Errusiarrak | 41.390 | F,6 | 205.254 | u,3 | 314.455 | v,5 | 349.362 | x,4 | 395.953 | y,4 | 450.430 | y,5 | 438.395 | �,3 | 427.647 | �,7 |
Germaniarrak | 46 | %0,1 | 333 | %0,1 | 10.512 | %2,6 | 10.547 | %2,4 | 11.130 | %2,2 | 11.250 | %2,0 | 9.161 | %1,7 | 5.976 | %1,1 |
Ukrainiarrak | 836 | %0,9 | 7.788 | %2,9 | 14.630 | %3,6 | 9.480 | %2,1 | 10.398 | %2,1 | 13.223 | %2,3 | 8.360 | %1,5 | 5.039 | %1,0 |
Besteak | 2.381 | %2,7 | 13.556 | %5,0 | 22.938 | %5,6 | 21.685 | %4,9 | 23.622 | %4,7 | 29.099 | %5,4 | 24.735 | %4,5 | 21.409 | %4,1 |
1 8.689 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da.[8] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
- ↑ a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Khakasiya Global.britannica.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Khakasia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Arena - Atlas of Religions and Nationalities in Russia Sreda.org
- ↑ Перепись-2010: русских становится больше. Perepis-2010.ru.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Webgune ofiziala R-19.ru
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |