Jurgi V.a Erresuma Batukoa
Jurgi V.a Erresuma Batukoa, ingelesez: George V of the United Kingdom eta, jaiotzez, George Frederick Ernest Albert of Saxe-Coburg and Gotha (Marlborough House, Londres, 1865eko ekainaren 3a – Sandringham House, Norfolk, 1936ko urtarrilaren 20a) 1910 urtetik 1936ko bere heriotza arte Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadore izan zen. Eduardo VII.a Erresuma Batukoa eta Alejandra erreginaren bigarren semea izan zen. 1917an Sajonia-Coburgo-Gotha etxearen izena aldatu eta Windsor etxeko lehen erregea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jurgi Londresko Marlborough Housen jaio zen, 1865eko ekainaren 3an. Aita Eduardo zen, Galesko printzea eta Viktoria erregina eta Albertoren seme zaharrena eta ama, berriz, Alejandra, Galesko printzesa eta Cristian IX.a Danimarkakoaren alaba zaharrena. Viktoria erreginaren iloba zen heinean, jaio bezain pronto Galesko Jurgi Errege Gorentasun Printzea egin zuten.
Windsorreko gazteluko San Jurgi kaperan bataiatu zuten 1865eko uztailaren 7an. Galesko printzearen bigarren semea zenez, ez zen errege izan zitekeenik aurreikusten, anaia Alberto Viktorrek lehentasuna baitzuen. Bi senideak oso desberdinak baziren ere, elkarren arteko harreman estua zuten. Albertok izaera ezegonkorra zuen eta Jurgi, aldiz, amona Viktoriaren esanetara egoten zen beti. Bere lehengusu Nikolas II.a tsar errusiarrarekin antz handia zuen.
1891ra arte, Jurgi Errege Itsas-armadan aritu zen, Britainiar Inperioak munduan zehar zituen lurralde zabalak bisitatuz.
1892an, pneumonia batek jota, Alberto Viktor hil zenez, Jurgi Yorkeko duke egin zuten eta, 1901ean, amona Viktoria hil zenean, Galesko printze, Cornuallesko duke eta Rothesayko duke, koroaren oinordeko baitzen.
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Teckekoa —Mary printzesa— Alberto Viktorren andregaia zen eta, amona Viktoriaren aholkuei jarraituz, Jurgik berarekin ezkontzeko eskatu zion.
1893an ezkondu ziren eta 6 seme-alaba izan zituzten:
- Eduardo (1894ko ekainaren 23an)
- Alberto Jurgi (1895eko abenduaren 14an)
- Mary (1897ko apirilaren 25ean)
- Enrique (1900eko martxoaren 31n)
- Jorge (Kentekoa) (1902ko abenduaren 20an)
- Juan (1905eko uztailaren 12an)
Lehen biak Erresuma Batuko errege izan ziren, bata Eduardo VIII.a eta, bestea, Jurgi VI.a.
Errege eta enperadore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Eduardo VII.a hil zenean, 1911ko ekainaren 22an, Jurgi V.a Erresuma Batuko errege eta, abenduaren 11n, Indiako enperadore koroatu zuten. Emaztea Queen Mary izan zen.
Lehen Mundu Gerra garaian, errege familiak une latzak jasan zituen, familia ugari baitzuten alemaniarren artean. 1917an, alemaniarren aurkako iritzi orokorraren ondorio, Sajonia-Coburgo-Gotha izena aldatu zion errege etxeari eta Windsor izena hartu. Nikolas II.a tsarrak eta bere familiak asilo eskubidea eskatu zien Aleksandr Kerenskiren behin-behineko gobernuak alde egiteko aukera utzi zienean, baina gobernuak ukatu egin zien eskubide hori.
1936ko urtarrilaren 20an, Jurgi V.a hil egin zen eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa izan zuen ondorengo.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jurgi V.a Erresuma Batukoaren biografia (Ingelesez)
Aurrekoa Eduardo VII.a Erresuma Batukoa |
Erresuma Batuko erregea 1910ko maiatzaren 6a–1936ko urtarrilaren 20a |
Ondorengoa Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa |