Jacobus Henricus van 't Hoff
Itxura
Jacobus Henricus van 't Hoff (Rotterdam, Herbehereak, 1852 – Berlin, 1911) kimikaria izan zen. Nobel Saria irabazi zuen 1901ean, «dinamika kimikoaren eta presio osmotikoaren legeak aurkitzeagatik».
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1874an Le Bel-ekin batera, baina bere kabuz, gai organikoen estereokimikaren oinarria eman zuen legea azaldu zuen: karbonoak eratu ditzakeen lau loturak tetraedro baten ertzetarantz daude zuzenduak. Presio osmotikoaz egin zituen behaketetan oinarriturik disoluzioen teoria proposatu zuen, termodinamikaren hastapenak kimikan erabili zituen, eta gai hartzigarrien jarduera aztertu zuen.
1884an Études de Dymanique chimique obra argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Herbehereetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |