Edukira joan

Iman Issa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iman Issa

Bizitza
JaiotzaKairo, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
HeziketaThe American University in Cairo (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakinstallation artist (en) Itzuli, bideoartista, eskultorea, argazkilaria, artista bisuala eta telebista-ekoizlea
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Cooper Union (en) Itzuli
Jasotako sariak
imanissa.com

Iman Issa, arabiarrez: إيمان عيسى, (Kairo, Egipto, 1979) diziplina-aniztasuna duen artista egiptoarra da, instalazio-artista, bideo-artista, eskultorea, argazkilaria, artista bisuala eta telebista ekoizlea, besteak beste. Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea izan zen.[1][2][3][4][5]

2001ean Amerikako Unibertsitatean graduatu zen Kairon, eta 2005ean New Yorkera joan zen bizitzera. Han master bat egin zuen Columbiako Unibertsitatean.

Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, The Ungovernables (New Museum, NYC, 2012), Seeing is Believing (KW, Berlin, 2011), Material, Rodeo (Istanbul, 2011), Short Stories (Sculpture Center, New York, 2011) eta Propaganda by Monuments (Airive).

Elkarrizketa: Iman Issa, Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea, Ràdio Web MACBA, 2012

2024an Donostiako Tabakaleran Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrena zela eta, eskultura garaikideari eskainitako Larruak eta izurrak erakusketan Iman Issak parte hartu zuen, June Crespo, Nora Aurrekoetxea, Sahatsa Jauregi eta Kimia Kamvari euskal eskultoreekin batera, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—, Laura Valles Vilchez komisarioa zela.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2012an Egiptoko Nefkens MACBA Fundazioaren lehen edizioaren irabazlea izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «L’artista egípcia Iman Issa guanya el primer premi Han Nefkens Macba d’art contemporani» Diari Ara.
  2. ISSN https://www.moma.org/artists/49198..
  3. (Ingelesez) «Iman Issa - Biography, Shows, Articles & More» Artsy (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. (Ingelesez) «Iman Issa» Artspace (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. «Bio | Iman Issa» imanissa.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  6. «Eskultura, gorputzaren tolesetan» Berria 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]