Hialino
Itxura
Hialino hitza erabiltzen da itxura beirakara duen substantzia edo material bat izendatzeko. Antzinako grezierazko ὑάλινος hitzetik dator, hyálinos, lit. 'garden' eta hau, era berean, ὕαλος, hýalos, 'kristal, beira'[1].
Mineralogian erabil daiteke, material baten gardentasunari buruz hizketan. Histopatologian erabiltzen denean hematoxilina eta eosinarekin tindatu ostean arrosa edo beira itxurarekin agertzen den material proteiko bati egiten dio erreferentzia, adibidez kartilago hialinoa[2]. Iktiologian eta entomologian kolorgea edo gardena den egitura bat izendatzen du, adibidez arrain batzuen hegatsak edo kolorerik gabeko intsektuen hegalak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «hyaline» www.mushroomthejournal.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Paxton, Steve; Peckham, Michelle; Knibbs, Adele. (2003). The Leeds Histology Guide. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).