Gregorio Monreal
Gregorio Monreal | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||
1981 - 1985 - Emilio Barberá Gillem ⊟
1977ko ekainaren 15a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Gipuzkoa | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Etaiu, 1942ko martxoaren 11 (82 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, legelaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Madril Donostia eta Iruñea | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Jakiunde | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra | ||||
Gregorio Monreal Zia (Etaiu, Nafarroa Garaia, 1942ko martxoaren 11[1]) unibertsitateko irakasle eta errektore, politikaria eta legelaria da.
Legelaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbidea (lizentziatura) eta Ekonomia (diplomatura). Geroago Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Zuzenbidean doktoretza lortu zuen.
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua idazten lagundu zuen.
Politikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976an Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra alderdia sortu zuen eta 1977ko hauteskunde orokorrean senatari atera zen. Gipuzkoako senatari izan zen Legealdi Konstituziogilean (1977-1978); Euskal Parlamentarien Biltzarreko Negoziazio Batzordeko kide (1977), eta Gernikako Estatutuaren idazketa batzordeko kide (1978).[2][3][4] 2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan postu sinbolikoan aurkeztu zen Geroa Bai koalizioaren zerrendan.
Irakasle eta errektorea unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate ugaritan izan da irakasle: Deustuko Unibertsitatean (1967-1968/1971-1972); Valladolideko Unibertsitatean (1972-1976); Extremadurako Unibertsitatean (1976-1977); Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1977-1978); Euskal Herriko Unibertsitatean (1978-1995), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 1995etik. Irakasle bisitaria, Renoko eta Berkeleyko unibertsitateetan (1985-1986); irakasle gonbidatu, Université de Paris XII delakoan, 1993tik urtero;eta Center for Basque Studies, 2005-2006 ikasturtea.[5]
EHUko errektore izan zen (1981-1985), unibertsitate sortu berria zen garaian, eta Bizkaiko Campuseko errektoreorde ere izan zen lehenago (1979-1980).
Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zuzenbidearen historiazko katedraduna da.
Elkarte zientifikoetan kide eta eragile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Ikaskuntzako presidentea izan zen (1991-1996), baita RIEV izeneko Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariaren zuzendaria ere (1997-2005).
Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa da, 2003tik.
Bestalde, kide osoa da honako beste elkarte hauetan ere: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Société d Histoire du Droit, Association Française des Historiens des Idées Politiques eta Espainiako Zuzenbidearen Historiaren Urtekariko Erredakzio Kontseilua; eta Iura Vasconiae aldizkariko zuzendaria.[5]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berrogeita hamarretik gora argitalpen plazaratu ditu: Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoez; foraltasunaren krisiaz; euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiaz, eta unibertsitate-erakundearen iraganeko eta oraingo arazoez, Euskal Herrian bereziki. Besteak beste hauek:
- El Señorío de Vizcaya: origen, naturaleza jurídica. Estructura institucional (Anuario de historia del derecho español, 1973)
- Las instituciones públicas del Señorío de Vizcaya (hasta el siglo XVIII) (Bilbo : Bizkaiko Foru Aldundia, 1974. ISBN 84-500-6555-0)
- Anotaciones sobre el pensamiento político tradicional vasco en el siglo XVI (AHDE, 1980)
- Incidencias de las instituciones públicas de Álava del medievo en el pensamiento político de los alaveses de la Edad Moderna (AHDE, 1984)
- Anotaciones para una edición crítica del "Fuero Viejo" de Vizcaya (Symbolae Ludovico Mitxelena septuagenario oblatae, Vol. 2, 1985, ISBN 84-600-4142-5, págs. 1203-1212)
- La crisis de las Instituciones Forales Públicas vascas (Euskal herriaren historiari buruzko biltzarra / Congreso de Historia de Euskal Herria, Vol. 3, 1988 (Economía, sociedad y cultura durante el Antiguo Régimen), ISBN 84-7148-221-5, págs. 3-36)
- Sistema Foral Vasco y derechos históricos (Giza eskubideak europan : Balantzea eta perspektibak Deklarazio Unibertsalaren 40 urte Ondoren... = Los derechos humanos en Europa : balance y perspectivas 40 años después de la Declaración Universal, San Sebastián, 12 al 14 de diciembre de 1988, 1989, ISBN 84-7542-789-8, págs. 157-171)
- La libertad de Comercio en Guipúzcoa en el s. XVIII (Estudios dedicados a la memoria del profesor L. M. Díaz de Salazar Fernández / coord. por María Rosa Ayerbe Iríbar, Vol. 1, 1993 (Estudios histórico-jurídicos), ISBN 84-7585-395-1, págs. 601-646)
- De los fueros y la autonomía posforal a la cláusula de reserva de los derechos históricos (Foralismo, derechos históricos y democracia, 1998, ISBN 84-88562-98-5, págs. 191-208)
- Las Cortes de Navarra y las Juntas Generales de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya (Contributions to European parliamentary history: actas del 47º Congreso de la Comisión Internacional para el Estudio de la Historia de las Instituciones Representativas y Parlamentarias (Bilbao-Gernika, 2-6 septiembre 1997), coord. por Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga, Mikel Urquijo Goitia, 1999, ISBN 84-88088-48-5, págs. 25-60)
- 1200, una fecha significativa en la evolución de Vasconia (RIEV, Vol. 45, 2, 2000 [1][Betiko hautsitako esteka])
- Fueros de los territorios vascos y unidad constitucional española (en "La cuestión vasca : una mirada desde la historia", 2000)
- De los Fueros y la autonomía posforal a la cláusula de reserva de los derechos históricos (en "Derechos históricos y constitucionalismo útil", 2001)
- Una historia de la Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV, Vol. 46, 1, 2001 [2])
- Origen de la ley del vascuence de Navarra (RIEV, Vol. 46, 2, 2001, [3][Betiko hautsitako esteka])
- El origen de la construcción del derecho histórico del Convenio y de los Conciertos Económicos (1841-1991) (Azpilcueta: cuadernos de derecho, ISSN 1138-8552, Nº. 18, 2002, págs. 353-365)
- Fidel de Sagarmínaga: intérprete de la constitución histórica vizcaína y heraldo de una nueva política vasca de recuperación de los fueros (1830-1894) (Notitia vasconiae: revista de derecho histórico de Vasconia, ISSN 1695-4769, Nº. 1, 2002, págs. 251-314)
- El presente vasco condicionado por el pasado (Congreso de estudios vascos, Eusko Ikaskuntza, n° 15, 2002)
- La base foral del plan del Lehendakari Ibarretxe (en "Estudios sobre la propuesta política para la convivencia del lehendakari Ibarretxe", 2003)
- Actualización de los Derechos Históricos (Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria, ISSN 0211-9560, Nº 73, 2, 2005, págs. 277-286)
- The Old Law of Bizkaia (1452) (2005, ISBN 1-877802-52-0) (edición crítica de este cuerpo jurídico medieval, acompañada de un estudio introductorio de 160 páginas, la bibliografía y un Índice de personas, lugares y materias [4]) (traducción por Linda White y William A. Douglass, autor también de un Prefacio a la obra)
- Los cuerpos de Derecho de las Encartaciones de Bizkaia (Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 5, 2008, págs. 9-102)
- Los Fueros Vascos en la Junta de Bayona de 1808 (RIEV, ISSN 0212-7016, Nº. Extra 4, 2009 (Ejemplar dedicado a: Cuadernos 4: Les origines du constitutionnalisme et la Constitution de Bayonne du 7 juillet 1808), págs. 255-276)
- El Concierto Económico: génesis y evolución histórica (Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 6, 2009, págs. 647-708) con Roldán Jimeno Aranguren
- Textos histórico-jurídicos navarros (Vol. 1: Historia antigua y medieval, 2009, ISBN 978-84-235-3090-8) con Roldán Jimeno Aranguren
- Naturaleza y estructura del matrimonio y otras uniones afines en el derechos histórico hispánico, con especial atención a Navarra (Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 71, Nº 250, 2010, págs. 501-538) con Roldán Jimeno Aranguren
- Los fueros vascos en la Constitución de Bayona. Antedecedentes políticos e ideológicos: Resultados (Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 8, 2011, págs. 169-204)
- Hammurabiren kodea (Eleria: Euskal Herriko legelarien aldizkaria, ISSN 1137-1951, Nº. 22, 2011, págs. 109-110)
- Las Cortes y la Constitución de Cádiz (lección inaugural del del curso académico 2012-13 de la UPNA [5])
Euskarazko produkzio zientiifkoaren Inguma datu-basean bere 10 ekarpen jasotzen dira. Horien artean Elkarrek 1985an bi tomotan argitaratu zuten Zuzenbidea: hiztegia, hainbat legelarien artean egindakoa.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Jimeno Aranguren: Gregorio Monreal Zia
- ↑ Jimeno Aranguren, Roldán.. (2020). ESEI (1976-1981) : claves doctrinales para entender la Transición vasca. Erein Argitaletxea ISBN 978-84-9109-504-0. PMC 1158585427. (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ Irazabal, Iñaki Galdos. «Alderdi 'arraro' eta xelebre samar hura» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Ikuspegi modernoa zeukan ESEI alderdiak, eta posibilista zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ a b Monreal Zia, Gregorio. (2020). «Monreal Zia, Gregorio. Legelaria (Zuzenbidearen historia)» www.jakiunde.eus (Jakiunde) (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ Zuzenbidea : hiztegia. Elkar 1985 ISBN 84-7529-272-0. PMC 850833374. (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ «Gregorio Monreal Zia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from otsaila 2022
- 1942ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Euskal Herriko legelariak
- Eusko Ikaskuntzako kideak
- Jakiundeko kideak
- Nafarroa Garaiko politikariak
- Etaiuarrak
- Errektoreak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak
- Karlos III.a Noblearen Gurutzea
- Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak