Gibel karramarro
Gibel karramarroa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula xerampelina Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus xerampelinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibel karramarroa (Russula xerampelina) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da, itsaski usain desatseginagatik. Hobetu egiten da asko eginda badago eta landare usaintsuekin nahastuta bagago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta erdian hondoratua. Haragitsua, azala belusatua eta nekez bereizten dena, eta asko aldatzen da kolorea, aldaeraren eta bizi den lekuaren arabera. Erythopus aldaera koniferoen basoetan bizi da, batez ere pinu gorrien azpian, azala gorri odol kolorekoa du eta erdia ia belztuta, eta oina gorrixka da. Olivascens aldaera hostozabal basoetan bizi da, eta kapelaren azala oliba antzekoa edo hori-oliba kolorekoa izan daiteke, eta oina zurixka baina tindu berdexkekin. Fusca aldaera ere hostozabaletan bizi da, eta bere kapela marroia edo marroi-morexka izan daiteke, erdian ilunagoa eta oin zuria, nahiz eta kapelaren kolore bereko tinduak izan. Xerampelina izenak "mahasti-hosto hilaren kolorea" esan nahi du, eta quercetorum aldaerak edo aldaera tipikoak izan ohi duen kolorea da, espezie eredutzat hartzen da. Kolore hau kaobaren, ardoaren, gorri ilunaren, morearen, okre zikinaren eta abarren nahasketa da. Oina orban gorririk gabea eta hostozabalen azpian agertzen da.
Orriak: Libreak edo itsatsiak, nahiko zabalak eta tarte handiarekin, batez ere zahartzean, krema-zuri kolorekoak eta gero krema-horixkakoak.
Orri libreak: Kirtenera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Tamaina ertainekoa, gehienetan oinarrian puztuta eta pixka bat okertua; kolore zurixka du, baina tonalitate gorriak izan ditzake edo ez, eta hori-marroiz zikintzen da.
Haragia: Ale gazteetan lodia eta gogorra da, gero ilunagoa, kolore zurixkakoa edo apur bat horixkakoa, igurtziz gero tonu arrez zikintzen da. "Sulfato de hierro"-rekin erreakzio berdea ematen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, "russus"-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Xerampelina epitetoa grekotik dator, "xerox" hitzetik, lehorra esan nahi du, eta "ampelos" hitzetik. Mahatsondoaren hosto lehorren antzeko koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina sukaldaritzako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honek ia dozena bat aldaera ditu. Nahiko ondo zehaztu daiteke Xerampelina leinukoa dela, bere itsaski usainagatik edo haragiaren arrain usainagatik eta honek "sulfato de hierro"-rekin hartzen duen kolore berdeagatik. Batzuetan, batez ere alea gaztea denean, krustazeo edo arrain usaina ez dago oso agerian, eta, orduan, talde honetako espezieak zehazten laguntzen duen beste xehetasun bat zera da, espezie hauen haragiek arrexka kolorea hartzen joaten dira, espezie honen haragiek dituzten tindu eta orban arreak.
Russula faginea espeziarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean agertzen da, eta hostozabalen edo koniferoen azpian dagoen aldaeraren arabera egoten da. Batez ere pinu gorrietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Amerika, Hegoafrika, Errusia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Txina, Vietnam, Filipinak, Malaysia, Japonia, Australia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 124 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 338 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 405 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..